Arianna Puello eta La Basu larunbatean Dabadaban
Date
10.24.26 - 10.24.26
Place
Gipuzkoa - Donostia

Urriaren 24 gauean Arianna Puello raplari ezaguna gurean izango da kontzertu bakar bat eskaintzeko. Hitzordua Donostiako Dabadaba aretoan izango da 20.00etatik aurrera eta emanaldian La Basu izango du lagun agertokian. Emanaldi honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude aretoaren atari digitalean 15 euroen truke. Egunean bertan, 18 eurotako prezioa izango dute.
Ari
Dominikar Errepublika jaio zen Arianna Puello raplaria, baino Katalunian hazi zen eta egun bertan bizi da. Gazte zela lotu zen hip hop kulturara eta 1999 urtean kaleratu zuen 'Gancho perfecto' diskoak rap giroen mapan jarri zuen, eszenako izen garrantzitsuen artean kokatuz. Geroztik, diskoak eta zuzenekoak tartekatu ditu etenik gabeko ibilbidean, letra borrokalari eta aldarrikatzaileekin osatuz errimak. Aspaldi da disko luzerik kaleratzen ez duela, eta azken urteetan kantu solteak eta kolaborazio ugari egin ditu. Horietako azkena 2026 urteko irailean Kódigo73 eta Frank T-ren gidaritzapean kaleratu den 'Fuera Nazis del Rap' abestian kantatu du, beste hainbat raplariekin batera. Donostiko emanaldian bere musika bidea errepasatuko du, kasik 30 urteko musika abentura.
La Basu
Elena Caballero da La Basu, eta hogei urte baino gehiago daramatza musika errepidean. Rap giroetan abiatu zuen bidea, euskaraz eta gazteleraz osaturiko errima eta erritmoak uztartuz, garaian gurean oraindik ere hip hop mugimendua undergroundean zegoenean. Diskografia oparoa batu du bidean, eta 2023an ikusi zuen argia La Basuren estudioko azken lana ‘Lurralde Komantxe’ izenpean, lagunen kolaborazioekin osatu zuen disko koloretsua. Izan ere, La Basu eta Arianna Puelloren arteko laguntasuna handia da, eta bide horretan biak batera abestu zuten La Basuren azken diskoko 'Emakume Gerlariak' abestian.
Location
Dabadaba aretoa
Mundaiz 8
Donostia. Gipuzkoa