Arriaga Antzokiak ‘Slava's Snowshow’ ikuskizunarekin agurtuko du urtea
Date
12.26.25 - 12.30.25
Place
Bizkaia - Bilbo

Slava's Snowshow-ek 30 urte baino gehiago daramatza munduan zehar bira egiten eta, ikusleen artean pizten duen lilura dela eta, sari ugari jaso ditu eta 10 milioi ikusle baino gehiago utzi ditu txundituta. Chaplin edo Marceau pertsonaiengandik gertu dagoen estiloarekin, askatasun hutsa den ikuskizuna sortu du, zirkua, clowna, alaitasuna, tragikomedia eta edertasuna ‘kaos antolatu’ liluragarrian nahastuta.
Bilboko Arriaga antzokiaren urtea itxiko du ikuskizun honek. Zazpi emanaldi egongo dira abenduaren 26tik 30era, egunean behin (19.30), 27an eta 28an izan ezik, egun horietan bi emanaldi eskainiko baitira (17.00 eta 21.00, hilaren 27an; eta 12.30 eta 17.00etan, 28an). Sarrerak, 20-38 euroen artean.
Location
Arriaga antzokia
Bilbo. Bizkaia