Aske jaialdia, Atarrabian
Date
12.27.25 - 12.28.25
Place
Nafarroa - Atarrabia

Abenduaren 27an, larunbatez, Aske jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da Atarrabiako Entrecementerios gunean. Hatortxu Rock jaialdiaren oinordekoa denak ‘Aske izateko jaioak. Aske izan gaitezen!’ leloa aukeratu du jaialdia auzolanean antolatzeko.
Guztira hamabost musika talde baino gehiago ariko dira zuzenean 16.00etatik goizaldeko 06.00 bitartera.
Afitxa erakargarria prestatu du antolakuntzak, egun bogan diren talde gazteei lekua eginez, eta era berean betiko klasikoak ahantzi gabe. Hiru agertokietan banatu dute jaialdia, gune bakoitzean bost-sei talde ariko direlarik. Sarrerak aurrez www.askejaialdia.eus atari digitalean eskura daitezke 35 euroen truke.
Talde nafarrak, nagusi
Bisaiak talde nafarrak zabalduko du Aske jaialdia 16.00etan pop eta jamaikar giroko kantuak besapean. Azken urteetan sortu den talde gaztea da honakoa, eta aukera paregabea izango da taldea zuzenean ikusteko agertoki handi batean eta ekipo txukun batekin.
17.00etan Nafarroa 1512 bandaren txanda izango da, street punk giroko banda sakandarra. Ibilbide oparoa batu du taldeak urte hauetan guztietan, egun erreferente bat delarik sortzen ari diren banda askorentzako.
Tenperatura gora egingo du The Clayton talderen rock&roll kantu beroekin, agertoki gainera kantu azido eta zuzenak ekarriz zuzeneko bizian. Hazas & Jagoba bikoaren proposamena, ordea, bestelako koordenadetan dator. Nerabeen artean arrakasta itzela lortu du proposamenak, eta agertoki gainean zertarako gai diren erakutsiko dute.
Bueltan den beste talde bat Neomak da, talde era berrituan eta disko berria besapean. Honakoa izango da bandaren lehen emanaldia lan berriarekin, non aurreko bideari eusten dioten norabide berrietan ere.
Kaleko giroek hartuko dute berriz agertokia, eta Sustrai Berriak taldearen txanda izango da. Pausoz pauso egindako ibilbidea da eurena.
Jaialdiaren lehen zatia amaitzeko, Juantxo Skalari & La Rude Band ariko da zuzenean. 30 urteko ibilbidea bizkar gainean, Iruñea zaharretik mundura egindako musika bidea, nafar zaporeko ska eta rocksteady giroak zabalduz han-hemenka, gabonetan etxera itzuliz berriz.
Ekitaldia
21.35etan ekitaldia burutuko da, eta hiru agertokietan musika eten egingo da, foko guziak agertoki nagusian jarriz. Mezuaren tartea izango da, ‘Aske izateko jaioak. Aske izan gaitezen!’ leloari sakontasuna emateko unea.
Aske musika jaialdi bat izatetik haratago doalako betiere. 22.05etan piztuko dira anplifikagailuak berriz Herria eszenatokian, eta Chuleria, Joder! taldearen punk zirikatzailearen txanda izango da, zuzeneko oldarkorrez ikuslegoa astinduz.
Bestelako giroetan ariko da Merina Gris ordu berdinenean rockaren indarra eta elektronika lanabesekin nahastuz.
Bestelako giroak maite dituztenentzako Gozategi ikusteko aukera izango dute. Orio herriko talde mitikoak gazte zein helduak batuko ditu lehen lerroetara, festara bideraturiko triki pop doinuekin karpa dantza batean jarriz.
Gauerdian, Marte Lasarte
Marte Lasarte gauerdian taularatuko da, 00.00 direnean. Pasaden urtean eman zen ezagutara Skakeitan taldearen errautsetatik sorturiko egitasmoa. Egun, hori eta askoz gehiago dira, 2025 guztian zehar agertokiak erre ondoren, berezko izaera duen rock martzianoa landuz.
Janus Lester banda ere, geldiezin dabil, eta Aske jaialdian ere emanaldia eskainiko du. Funka, soula, edota popa lantzen ditu Jokin Pinacho musikariak gidatzen duen bandak, eta denbora gutxian ere, toki bat lortu dute jaialdi handietan.
Euskal Herriko Trabestiak
01.00etan igoko dira Herria guneko agertoki gainera Euskal Herriko Trabestiak, arrats osoan zehar bazterrak aztoratzen ibili eta gero. Musika, festa eta aldarrikapena berriz ere eskutik, honakoan, Aske jaialdian.
Gitarra zorrotzetan iritsiko da Streetwise banda nafarra. Punk oi! giroetan abiatu zuen bandak bere musika bidea, eta sustraiei helduta, norabide berrietan plazaratu dituzte azken kantuak, taldean izandako garapena testigu.
Goizaldeko 03.00etan Kaparrak taldearen txanda izango da, uda osoa alde batetik bestera ibili eta gero, negu hotzean indarrak hartuta itzuliko dira zuzenekoetara parrandarako gogoz.
Amaitzeko elektronika giroak nagusituko dira Dodosound disko jartzailearen eskutik. Iseorekin dituen kantuak alde batera utzita, bere kantuekin osatuko da saioa goizaldeko 06.00ak bitartean.
AUZOLANA AGERTOKIA
18.05 Hazas & Jagoba
20.25 Juantxo Skalari & La Rude Band
21.35 EKITALDIA
22.25 Gozategi
01.45 Streetwise
04.00 Dodosound
ASKATASUNA AGERTOKIA
17.00 Nafarroa 1512
19.10 Neomak
21.35 EKITALDIA
22.10 Merina Gris
00.35 Janus Lester
03.00 Kaparrak
HERRIA AGERTOKIA
16.00 Bisaiak
18.00 The Clayton
20.00 Sustrai Berriak
21.35 EKITALDIA
22.05 Chuleria, Joder!
00.00 Marte Lasarte
01.00 Euskal Herriko Trabestiak
Location
Aske jaialdia
Entrecementerios
Atarrabia. Nafarroa