Badator Hernanikomik, euskarazko komikigintzaren erakusleihoa

Date

11.21.25 - 11.22.25

Place

Gipuzkoa - Hernani

Garbiñe Ubeda eta Garluk larunbatean izango dira azokan ‘Maurizia: biziminaren hotsa’ aurkezten.
Garbiñe Ubeda eta Garluk larunbatean izango dira azokan ‘Maurizia: biziminaren hotsa’ aurkezten. (Jon URBE | FOKU)

Azaroaren 21ean eta 22an euskarazko komikigintzaren erdigune bihurtuko da Hernani Hernanikomikekin, alegia, euskarazko komikigintzaren erreferente bihurtu nahi den azokarekin. Atsegindegi plazan kokatuko da eta laugarren edizio honetan komiki aurkezpen eta ekitaldiez lepo dator azoka. 

Euskal Herrian euskara hutsezko komikigintza­ri eskainitako azoka bakarra da Hernanikomik. Ostirala 21ean 11.00etan irekiko da eta 21.00ak arte egongo da zabailik: komikien aurkezpenak, kontzertuak, zuzeneko marrazketa saioak... Bestalde, aurten Jose Angel Lopetegi ‘Lope’-k jasoko du Joseph Camino saria, euskal komikigintzan egindako ibilbideagatik. IV. Hernanikomik azoka Hernaniko Udalaren eta hainbat komikizaleren arteko elkarlanaren emaitza da

Location

Atsegindegi plaza

Hernani. Gipuzkoa