Bizkaga eta Nakar Atarrabiako Totem aretoan
Date
11.16.24 - 11.16.24
Place
Nafarroa - Atarrabia

Madril hiriko Biznaga taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean asteburu honetan. Azaroaren 16 arrats gauean Atarrabiako Totem aretoko agertokira igoko da banda ‘Ahora’ izeneko diskoa aurkeztuz, estudioko laugarren emaitza duten lana zuzenean taularatuz. Emanaldia Nakar taldeak zabalduko du ‘Epelkeriaren kontra’ disko txikia besapean. Emanaldia 21.00etan hasiko da eta oraindik geratzen dira sarrera batzuk edukiera betetzeko. Aretoaren atari digitalean eskura daitezke 18 euroren truke.
Orain
Biznaga taldearen estudioko azken diskoak ‘Ahora’ izena darama, eta duela hilabete bat ikusi du argia. Taldea sortu zenetik etengabean uztartu dituzte diskoak eta zuzenekoak, eta bidean bira bat bestearekin lotu dute etenik gabeko jardueran. Lan berrian 10 kantu berri batu ditu laukoteak, eta punk-rock eta post punk erritmoetatik abiatuta, inoiz kaleratu duten disko zuzenena plazaratu berri ditu. Letra zuzenak lantzen ditu bandak, egunerokoari lotuak, jendartearen kezka eta burutapenetatik abiatuta, mezu ilun eta kritikoak jorratuz-
Epelkeriaren kontra
Emanaldian Nakar taldea izango dute lagun, kaleratu berri dute ‘Epelkeriaren kontra’ diskoa taularatuz. Abiada biziko bidea egin du Nakar bandak, eta hiru urteko bidean bi disko kaleratu ditu laukoteak, musikalki indar handiko post punk elektronikoa jorratuz. Disko berria auto-ekoizpenaren bidetik dator Balio Dute kolektiboaren eta DDT banatzailearen arteko elkarlanean. Jone, Xalba, Andoni eta Jokin dira Nakar.
Location
Totem aretoa
Totem aretoa
Atarrabia. Nafarroa