Bueltan datoz Donostiako Alde Zaharrera kaldereroak, artzainak eta iñudeak
Date
02.07.26 - 02.08.26
Place
Gipuzkoa - Donostia
Larunbatean, otsailak 7an, 21.45ean aterako da Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala Donostiako Parte Zaharreko kaleetan zehar. Gaueko 22.00etan Konstituzio plazan kanpamendua ezarriko dute eta han, Konpartsako Erreginak eta Damek, Donostiako herria agurtzeko ohiko diskurtsoa botako dute. Ondoren, Konpartsako tribu guztiek errepertorio osoa abestuko dute.
Igandean, otsailak 8an, 12.00etatik aurrera Kresala Elkarteko ‘Artzaiak eta Iñudeak’ konpartsa Parte Zaharreko kaleetan zehar ibiliko da Euskal Herria kalean duen egoitzatik abiatuta. 200 pertsonaz osatuta dago konpartsa (100 emakume eta 100 gizon). Konstituzio plazan 13.00tan antzezpena egingo dute.
Location
Konstituzio plaza
Donostia. Gipuzkoa