Bulego taldea Elgoibarren eta Getarin
Date
08.23.25 - 08.23.25
Place
Gipuzkoa - Elgoibar

Bulego taldeak Bilboko Euskalduna Jauregian itxiko du ‘Aldatu aurretik’ kontzertu bira, eta bide horretan emanaldi bakan batzuk eskaintzen ari da uda honetan Euskal Herriko plaza eta jai guneetan.
Asteburu honetan bitan igoko dira, eta bide horretan abuztuaren 22an Lapurdin izango dira zuzenean, Getariko frontoian eskainiko duten emanaldian. Kode taldeak zabalduko du gaualdia 21.00etan, eta ondoren, 22.30etan taularatuko da Bulego banda. Jaia borobiltzeko disko jartzaileak izango dira goizaldera bitartean. Emanaldi honetarako sarrerak 10 euroko balioa izango du.
Larunbatean, berriz, Elgoibarren izango da taldea, doako emanaldian eta gaueko 22.00etatik aurrera Kalegoen plazako agertokian. Abuztuaren 29an azkenik, Laudion ariko da taldea Sanroke jaien barnean.
2019an sortu zen Bulego egitasmoa Azkoitian, eta urte gutxitan Euskal Herriko talde esanguratsuenetako batean bilakatu dira. Zaletuak pixkanaka pilatzen joan dira kantuz kantu eta emanaldi emanaldi, eta egun milaka dira dituzten jarraitzaileak. Izan ere, musikatik harago doan benetako esperientzia bat eskaintzeko helburua du bandak, eta asmatu dutela esan behar da argiki. Pop melodiak, eta kantu goxoak proposatzen ditu Bulegok, dagoeneko berezko zigilua duten abestietan.
Azken emanaldiak eta etenaldia
Taldeak iragarri duenez ‘Aldatu aurretik’ bira amaiera 2025 urteko azaroan burutuko dute Bilboko Euskalduna jauregian eskainiko dituen hiru gaualdi berezietan, eta azaroaren 8rako eta 9ko sarrerak azkar amaitu ondoren, hitzordu berri bat finkatu dute azaroaren lehen egunerako. Oraindik geratzen dira sarrera batzuk hirugarren emanaldi honetarako, eta Bulegoren atari digitalean eskura daitezke amaitu bitartean. Gerora etenaldi luze bat egingo du taldeak, eta 2026an, urte osoan zehar, ez dute kontzerturik eskainiko.
Location
Kalegoen plaza
Kalegoen plaza
Elgoibar. Gipuzkoa