Chambao Bilbon eta Gasteizen
Date
10.25.25
Place
Araba - Gasteiz

Chambao taldea Euskal Herrian arituko da asteburu honetan, eta bide horretan Bilbo eta Gasteiz bisitatuko ditu ostiral zein larunbatez. Emanaldi hauetan ‘En la cresta del ahora’ disko berria aurkeztuko du ‘Flamenco Chill’ kontzertu biraren barnean. Bi emanaldi hauetarako sarrerak amaitu dira dagoeneko, baino zaletuek beste aukera bat izango dute Euskal Herrian urtea amaitu baino lehen. Azaroaren 21 arratsean Iruñeako Zentral aretoan ariko da, non oraindik badiren sarrerak emanaldiaz gozatzeko.
Flamenco Chill
Flamenco Chill bezala izendatu zen bere garaian Chambao taldearen musika ildoa. Bi munduen arteko uztarketa koloretsua proposatzen zuen bandak garai horretan, mestizaiaren bidetik, bide berrietan sakonduz musika esperimentazioan. Flamencoaren sustraidun erritmoak, eta elektronikaren baliabide berriak bat egin zuten taldearen doinuetan, eta gerora talde asko ibiliko diren territorio horietan.
«En la cresta del ahora»
Urte hauetan guztietan Maria del Mar Rodriguez Carnero ‘La Mari‘ izan da taldearen buru, eta egun ere berak gidatzen du egitasmoa. Taldearen urrezko aroa aspaldi pasa bada ere, oraindik ere sekulako plazera da taldea zuzenean ikustea, eta areto baten goxotasunean bada, askoz hobe. Festibaletan izan ohi den milaka watt argi eta foko argitsuetatik haratago, leku goxo eta gertukoan ikusteko aukera paregabea da. Gurean eskainiko duten emanaldian ‘En la cresta del ahora’ disko berriko kantuak entzuteko aukera izango da, eta sorkuntza berriekin batera, taldearen arrakasta handienak ez dira faltako, besteak beste, ‘Pokito a poko’, ‘Ahi estas tu’ edo ‘Duende del Sur’ ezagunak.
Location
Jimmy Jazz aretoa
Jimmy Jazz
Gasteiz. Araba