CRIM, Donostian eta Bilbon

Date

01.10.26 - 01.10.26

Place

Bizkaia - Bilbao

'Futur Medieval' disko berria aurkeztuko du CRIM taldeak
'Futur Medieval' disko berria aurkeztuko du CRIM taldeak (HFMN)

CRIM talde katalanak Euskal Herrian emango du asteburua eta bide horretan bi emanaldi eskainiko ditu gurean. Urtarrilaren 9an Donostiako Dabadaban ariko dira zuzenean, eta egun bat geroago Bilboko D8 Sorkuntza faktorian joko dute.

Bi emanaldi hauetan ‘Futur Medieval’ diskoa aurkeztuko du bandak, estudiotik atera berri duen azken emaitza. Kontzertu hauetarako sarrerak HFMN sustatzailearen atari digitalean eskura daitezke 16 euroko balioan.

Aurrez amaitzen ez badira, leihatilan bertan 19 euro ordaindu beharko dira. Ateak 19.00etan zabalduko dira, eta 19.30etan igoko da lehen taldea agertokira.

Futur Medieval

Tarragona hiritik datorren punk rock talde oldarkorra da Crim. Euskal Herrian sarri aritzen da banda, non milaka jarraitzaile gazte batu dituzten azken urteetan eskainitako emanaldietan.

Katalanez abesturiko punk rockean erreferentzia zuzen bat dira, eta bidean kontzertu garrantzitsuak eskaini dituzte, Bad Religion, Cock Sparrer, Agnostic Front, Talco, Decendents edo Lagwagon bezalako talde esanguratsuekin agertokian arituz.

Berriki ‘Futur Medieval’ plazaratu dute eta, lan berria aitzakia hartuta, kontzertu biran dira. Kaleko doinuak lantzen ditu bandak, kantu zuzenak eta aldarrikatzaileak jorratuz street-punk giroetan.

Ostiral gauez Donostiako Dabadaba aretoan ariko da banda, non Claimed Choice talde frantziarra  eta Arrasateko Rebel Noise taldeak izango dituzte lagun afitxean.

Larunbatean, berriz,  Bilboko Zorrotza auzoan kokatzen den D8 Sorkuntza faktorian izango da hitzordua, non Claimed Choice taldearekin arituko diren berriz, eta Algortako Madskins taldeak borobilduko duen gaualdia.

Location

D8 Sorkuntza faktorian
Carretera Zorroza a Castrexana n30
Bilbao. Bizkaia

Links