Elbereth, Izan Bai eta Asgarth Burdina Astintzen jaialdian Donostian

Date

05.17.25 - 05.17.25

Place

Gipuzkoa - Donostia

Asgarth taldeak egurra banatuko du agertoki gainean.
Asgarth taldeak egurra banatuko du agertoki gainean. (ASGARTH)

Larunbatean Burdina Astintzen jaialdia ospatuko da Donostiako Larratxo Kultur Etxean Herriko Burdina ekimenak antolatuta, eta arratseko 20.00etatik aurrera euskaraz egindako heavy metala nagusituko da, Asgarth, Izan Bai eta Elbereth taldeen eskutik. Euskal Herriko heavy metal giroetako erreferente nagusia da Herriko Burdina ekimena, eszenaren berri zabal eta zehatza eskainiz euskaraz atari digitalean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Donostia Kulturaren webgunean, eta 12 euroen truke eskura daitezke aurre salmentan. Egun berean 15 euro ordaindu beharko dira aretoaren leihatilan.

Elbereth

Euskal Herriko musika eszenaren harribitxietako bat da Legazpiko Elbereth taldea. 20 urte baino gehiago musika errepidean bide oparoa burutu dute diskoak eta zuzenekoak tartekatuz. Egun ‘Omen’ (Basque Metal Country zigilua) lana aurkezten ari dira, taldearen 20 urteak borobiltzen dituen liburu CD lana. Heavy Metala abiapuntu, groove/thrash metalara doan bidean, kantu oldarkor bezain indartsuak eskaintzen ditu bandak. Aspaldiko partez agertokian ariko da banda berriz, gogoz diskoan egindakoa jende aurreran taularatzeko gogoz.

Izan Bai

Ixak Arruti musikari usurbildarrak martxan jarritako musika egitasmo berria da Izan Bai. Urteak atzera metal munduan abiatu zuen ibilbidea Mendeku Itxua taldeak, gerora, beste musika territorio berrietara bidaiatzeko rock koordenadetan. Izan Bai taldearekin sustraietara itzuli da, gitarra berriz zorroztuz, eta banda eraginkor bat batuz bere ondora. Horrela argitaratu du estudioko lehen diskoa, heavy klasikotik, bestelako metal giroetara doan lan fresko eta bizia.

Asgarth

90. hamarkadaren hasieran sortu zen Asgarth taldea Donostiako Añorga auzoan. Hamar urteko bidean disko esanguratsuak grabatu zituzten, garaiko heavy metal eszena irauliz proposamen berriekin. Zenbait urte lozorroan eman eta gero, 2018 berpiztu zen Asgarth taldekide berriekin, eta geroztik kontzertuak normaltasunez eskaintzen ari dira. Urteak atzera egindako bidea ahantzi gabe, aurrera begira dabil talde gipuzkoarra, eta horren adibide argiena 2022 urtean argia ikusi zuen estudioko azken emaitza ‘Zeldatik’ da. Garai bateko Asgarth taldearen nortasuna, aro berri honetako soinua berriarekin. Musika ibilbide osoa errepasatuko dute Herriko Burdina jaialdian, taldearen klasiko handietatik berriki sortu dituzten kantu oldarkorretara.

Location

Larratxo Kultur Etxea
Larratxo Kultur Etxea
Donostia. Gipuzkoa

Links