Elle Belga taldea Euskal Herrian

Date

02.25.24 - 02.25.24

Place

Nafarroa - Bera

Josele Garcia eta Fany Alvarez dira Elle Belga.
Josele Garcia eta Fany Alvarez dira Elle Belga. (JAVIER BEJARANO)

Elle Belga taldea Euskal Herrian izango da asteburuan, eta hiru emanaldi hitzartu ditu gurean. Ostiralean Mendaroko Sanagustin aretoan ariko dira, larunbatean Orioko Etxeluze gaztetxean, eta igandean, azkenik, Berako kultur etxean. Hiru emanaldi hauetan Modesto Newhouse taldea izango dute lagun, hauek ere disko berria besapean. Hiru emanaldietarako sarrerak emanaldiak hasi baino lehen eskura daitezke aretoetan bertan.

Elle Belga

Biko formatuan taularatzen den musika egitasmoa da Elle Belga. Josele Garcia (gitarra eta ahotsa) eta Fany Alvarez (sinteak, perkusioa…) xixondarrek osatzen dute banda, eta musikari beteranoak dira biak. Urteak atzera, Manta Ray edo Fany y los Dandys taldeetan ibilitakoak dira rock erritmoetan gitarrak astintzen. Egun, bestelako giroetan datoz, popetik eta folketik gertuago, sentsibilitate askoko musika lantzen. Diskografia oparoa batu dute urte hauetan guztietan, eta orain disko berezi bat ari dira aurkezten. Tolosako Bonberenean grabatu dute estudioko azken diskoa, eta bertan lagunak izan dituzte ondoan, hortaz, ‘Lagunak’ izenburupean argitaratu dute lau kantuz osaturiko disko txikia. Lankidetzen artean, Amorante, Inoreneroni taldeko Borja Iglesias edo Verde Prato.

Modesto Newhouse

‘Ez dut amets handirik’ izena darama Modesto Newhouse taldeak argitaratu duen estudioko lehen lanak. Xabier Etxeberria ‘Pitu’ (Bi Bala...) musikariak gidatzen duen egitasmoa da honakoa, proiektu pertsonal bezala sortu zena, eta egun hiruko moduan taularatzen dena. Itxialdian sorturiko kantu zirriborro batzuetatik abiatuta grabatu zuen ‘Ez dut amets handirik’ Tolosako Bonberenean, eta binilo formatu ederrean ikusi zuen argia lanak Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean.

Location

Kultur Etxea
Berako kultur etxea
Bera. Nafarroa

Links