Eñaut Elorrieta, kaskarotak eta mutxikoak, Ustaritzeko Hartzaro jaialdian

Date

02.04.26 - 02.17.26

Place

Lapurdi - Ustariz

Eñaut Elorrieta.
Eñaut Elorrieta. (Iñigo URIZ)

Otsailaren 17ra arte luzatuko da Ustaritzen aurten Hartzaro jaialdiaren edizio berria. Asteburu honetan ekitaldiz lepo dator egitaraua:

Ostirala 6an (18.30, Ur Begi) Gernikako batailari buruzko mintzaldia, Franck Dolosorek aurkezturik eta ondoren (20.00, Ustaritzeko elizan, 12-15 euro), Entrexatak eta Eñaut Elorrietaren kontzertua.  Soinu eta argi-ekipo soil baina zaindu batekin, Eñaut Elorrietak bere ibilbide osoko kantuen hautaketa zabal bat eskainiko du, ahots eta gitarra hutsean.

Larunbata 7an, Kaskarotak etxez etxe ibiliko dira Arruntzako auzoan eta arratsaldean (19.00, Arruntzakoelizan, 10-12 euro) Josteta abesbatzaren kontzertua. 

Igandea 8an, kaskarotak etxez etxe ibiliko dira Saint Michel eta Etxehasia auzoetan. Ondoren: 11.00, Ur Begi Danborrada Heraitzeko plazan; 11.30, Ganixak eta Kaskarotak Heraitzeko plazan; 12.00, Mutxikoak Erdizka taldeak animaturik Heraitzeko plazan eta 17.00, Aizkoa abesbatza Heraitzeko kaperan. 

Location

Ustaritzeko erdigunea eta auzoak

Ustariz. Lapurdi