Eneritz Furyak Eskoriatzan

Date

05.17.25 - 05.17.25

Place

Gipuzkoa - Eskoriatza

Eneritz Furyak musikariak ‘hhh’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.
Eneritz Furyak musikariak ‘hhh’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. (ENERITZ FURYAK)

Maiatzaren 15ean hasiko da Euskaraldia ‘Elkar Mugituz Egingo Dugu’ lelopean, eta datozen egunetan Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko da ekimena. Eskoriatzan ere antolatu dira ekimenak, eta beste ekintzen artean larunbatean Eneritz Furyak musikariaren emanaldia prestatu da arratsaldeko 19.00etatik aurrera ariko herriko plazan. Aurretik bigarren eskuko azoka izango da, eta ondoren, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagarekin erromeria. Emanaldian ‘hhh’ diskoa aurkeztuko du Furyak, bere musika bideko estudioko hirugarren lan luzea. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.

Eneritz Furyak

Oraindik gaztea izan arren, musika bide luze bezain oparoa osatu du Eneritz Furyak musikariak. Lehen saiakerak punk taldeetan eman zituen urteak atzera, eta gerora Kasernarat taldea sortu zuen beste hainbat lagunekin batera, folk doinuetan sakonduz gitarra akustikoa eskuan.

2016 urtean abiatzen du bakarkako bidea, eta geroztik etengabeko garapena izan du argitaratu duen kantu sorta bakoitzean. Disko bakoitzak aurrera urrats bat ekarri du, beti ere experimentazioa eta musika jolasak lagun, berezko nortasunaren bila egindako bidaia askean. Egun, elektronika lanabesetatik abiatzen da kantuak sortzeko, beti ere bere ahots bereziarekin uztartuz kantu ausartetan.

Horren emaitza argiena estudioko azken emaitza duen ‘hhh’ diskoan topa daiteke, non bederatzi kantuetan zehar doinu territorio askotan murgiltzen den musikaria, doinu leun eta gozoetatik, zarata eta distortsio basatietara. Zuzeneko emanaldietan bakarka taularatzen da, dozenaka tramankulu eta dispositibo lagun agertoki gainean. Horrela taularatuko da Eskoriatzan ere.

Location

Plaza
Plaza
Eskoriatza. Gipuzkoa

Links