‘Eszena iluna. Bera esna’, Natalia Suarez Ortiz de Zarateren unibertsoa

Date

12.09.25 - 03.26.26

Place

Gipuzkoa - Donostia

Natalia Suarez Ortiz de Zarate artista arabara.
Natalia Suarez Ortiz de Zarate artista arabara. (Donostia Kultura)

Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatutako erakusketa programan sorkuntza garaikideari ematen dio  protagonismoa, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez, eta horrela, Natalia Suárez Ortiz de Zarateren (Gasteiz, 1994) lana ikusteko aukera izango dugu aurten ‘Eszena iluna. Bera esna’ titulua duen erakusketan. 

2024-2025 artean sortutako tamaina handiko 7 pintura eta 32 marrazki txikik osatzen dute erakusketa. Tamaina handiko gehienek olio-pintura, spray-a eta akrilikoa nahasten dituzte mihisean, eta bada beste bat, olio-pintura hutsez margotutakoa. Marrazki txikiak aldiz, boligrafoarekin paperean egindako A4 neurrikoak dira.  

San Telmo Museoko Laborategia aretoan izango da zabalik 2026ko martxoaren 1era, doako sarrerarekin, museoaren irekiera ordutegian.

Location

San Telmo museoa

Donostia. Gipuzkoa