Fito Skins, Elorrioko Gaztetxean lan berria aurkezten
Date
12.20.25 - 12.20.25
Place
Bizkaia - Elorrio

Fito Skins taldeak ‘Umiltasuna’ disko berria aurkeztuko du larunbatean Elorrioko Gaztetxean. Ospakizun eguna izango da, non aurretik Urre Berri tabernan KSKA kolektiboaren ‘musika pintxada’antolatu den arratsaldeko 19.00etatik aurrera, eta kontzertuaren ondoren musika festa Bikale tabernan jarraituko duen goizeko ordu txikiak bitartean.
Emanaldia 22.00etan hasiko da eta Sembrando Kaos talde bilbotarra arduratuko da jaia zabaltzeaz.
Fito Skins
2020 urtearen inguruan bikote formatuan abiatu zuen bere bidea Fito Skins taldeak, garaian bi ahots, gitarra klasikoak eta harmonika lagun bakar. Punk Oi! mugimendutik zetozen Txaber Mendez eta Mario Cruz, eta kantuak modu akustikoan moldatzeari ekin zioten, bertsioak eta kantu propioekin osatuz garaiko kantu zerrenda.
Bide horretan 2023ko uztailean ‘Venganza & Perdón’ lana kaleratzen du bikoak, lehen kantu propioekin osaturiko debuteko lana.
Denborarekin taldea handituz joan da, eta kideak batzen joan dira, egungo laukotea osatu arte Haritz Orbegozo (bateria) eta Andoni Orbegozo (baxua) musikariak bandara batuz.
Formatu honetan grabatu dute ‘Umiltasuna’ izeneko bigarren estudioko emaitza, non gitarra akustikoez gain, pianoa, baxua edo bateriak indarra hartu duten. Azken finean taldeak haserako oinarri akustikoari eusten dio lan berrian, musika tresnak gehituz, taldearen izaera galdu gabe.
Larunbatean taularatuko dute lehen aldiz disko berria, lagunekin eta lagunartean, non eta etxea duten Elorrioko Gaztetxean ederrean.
Location
Elorrioko gaztetxea
gaztetxea
Elorrio. Bizkaia