Gabriel Aresti gogoan, Euskaltzaindiak antolatutako bi kontzertuetan
Date
12.04.25 - 12.10.25
Place
Bizkaia - Bilbo

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau zabala antolatu du Euskaltzaindiak.
Lehenengo kontzertua BBK Aretoan izango da, abenduaren 4an, 19.00etan, ‘Gabriel Aresti Mug(H)arri’ izenburuarekin. Bertan, Joxan Goikoetxea musikariak eta EusKameratako kideek (Beñat Egiarte, Amaia Azkue, Xabier de Felipe eta Xabi Paya) ekitaldi berezia emango dute, «hitzen eta melodien arteko elkarrizketa garaikidea, Gabriel Arestiren pentsamendua, estetika eta iruditeria ideologikoa biziberritzeko».
Bigarrena Arriaga Antzokian izango da, abenduaren 10ean, 19.30ean. Bertan, euskal kantutegiko abesti ugari interpretatuko dira; tartean, Arestik berak idatzitako batzuk. Oholtza gainean izango dira Jon Maia bertsolaria, Rafa Rueda musikaria eta Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatza.
Location
BBK aretoa eta Arriaga antzokia
Bilbo. Bizkaia