Gailu, Bilbon eta Andoainen
Date
09.13.25 - 09.13.25
Place
Bizkaia - Bilbo

Gailu taldeak disko berria kaleratu berri du egunotan ‘Bizi eta Ixo!!’ izenpean. Musika bideko estudioko laugarren lana da honakoa, eta aurten grabatu da Andoaingo Garate estudioetan Martxel Arkarazo soinu teknikariaren gidaritzapean. Diskoa kalean lehen emanaldiak lotu ditu hiruko bandak, eta larunbatean Bilboko Bira Kulturgunean ariko dira zuzenean Hamaika Telebistako MusikaZuzenean saioaren festan 18.30etik aurrera, eta doako emanaldian. Igandean, berriz, etxean joko dute, Andoaingo gaztetxean eta 19.00etan. Sarrerak zortzi euroko balioa izango du, eta emanaldia hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira sarrerak gaztetxean bertan.
Bizi eta Ixo!!
Kalean da Gailu taldearen disko berria, hirukoaren musika bidean laugarren emaitza. Ez dira bi urte igaro ‘Autosuntsipena Hasia Da 3, 2, 1,… Znort!!!’ kaleratu zenetik, eta dagoeneko hemen da Andoaingo bandaren disko berriena. ‘Bizi eta Ixo!!’ izenpean argitaratu da lana, binilo, CD eta ohiko plataforma digitaletan. Zortzi kantu batu dituzte bertan, tartean bi kantu moldaketa ia 30 minutuko iraupenean. Musikalki koktelera koloretsua da -Gailu, eta kantuetan hori islatzen da argiki. Punk jarrera duten sustraidun errtimo beltzak dira taldearen ezaugarrietako bi, tartean, hardcorea, soula, free-jazz edo drilla bezalako erritmo askeak landuz, kantu bakoitzari behar duena emanez
Diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgilduko da banda, eta irailaren 13 eta 14ean izango dira lehen aurkezpenak. Bilboko Bira gunean ariko dira zuzenean larunbat arratsez, eta asteburua Andoaingo Gaztetxean borobilduko dute, igandez.
Ondoren, Niña Coyote eta Chico Tornado bikoarekin batera kontzertu bira txikia burutuko dute, Azpeitia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostia bisitatuz irailetik abendura bitartean.
Location
Bira Kulturgunea
Ronda kalea
Bilbo. Bizkaia