Galder, igande goizez Bergaran

Date

02.01.26 - 02.01.26

Place

Gipuzkoa - Bergara

Laukote moduan taularatzen da Galder banda.
Laukote moduan taularatzen da Galder banda. (HELENAXURIO)

Igande goizak une egokia izan daitezke zuzeneko musikaz gozatzeko, edo horrela uste dute, behintzat, Bergarako Kartzela Zaharrean.

Bertako Txapa irrati libreak antolatua, Galder banda zuzenean ariko da 12.30etatik aurrera zortzi euroen truke.

Emanaldian 2024 urtean kaleratu zuten ‘Esc’ (Forbidden Colours diskoetxea) diskoa joko dute, bai eta azken garaian egindako zenbait kantu berri ere. Sarrerak egunean bertan izango dira salgai 12.00etatik aurrera.

Galder

Galder Izagirre musikari ipurterreak 2022 urtean jarri zuen martxan Galder egitasmoa, barnean zituen kantu zirriborro batzuei bide eman nahian.

Urteak atzera Dut, Kuraia, Berri Txarrak edo Bazka bezalako taldeetan ibilitakoa da bateria-jotzaile bezala, 90. hamarkadatik gaur egunera doan etengabeko musika bidean.

Bere bakarkako lehen diskoan lurralde berrietan murgildu da Izagirre, aurreko taldeekin jorratutako doinuak alde batera utzita, bestelako atmosferen bila. Izan ere, ‘Esc’ diskoan elementu organikoak eta elektronikoak uztartzen ditu, moldaera ezberdineko hamar kantuen bidez.

Banda

Laukote moduan taularatzen da egun Galder banda, eta bide horretan Onintze Garcia (gitarra), Haize Carricaburu (teklatuak), Hodei Esteban (baxua) eta Galder Izagirre (bateria eta ahotsa) musikariek osatzen dute. Horrela taularatuko dira Kartzela Zaharrean, diskoan egindako kantuei bizi berri bat emanez zuzenean.

GALDER BIRA
Otsailak 01 - Bergara - Kartzela Zaharra
Otsailak 14 - Baiona - Kalostrape
Otsailak 20 - Elorrio -  Ateneoa
Otsailak 21 - Gernika -  Kult Parnaso
Martxoak 13 - Gasteiz -  Izaskun Arrue Kulturgunea 
Martxoak 14 - Añorga -  Zinema zaharra
Apirilak 17 - Elizondo - Txokoto taberna
Apirilak 18 - Oñati -  Antixena gaztetxea

 

Location

Kartzela Zaharra
Kartzela Zaharra
Bergara. Gipuzkoa

Links