Gatibu, asteburu beroan

Date

06.27.25 - 06.29.25

Place

Nafarroa - Doneztebe

Gatibu taldeko Alex, Gaizka eta Haimar.
Gatibu taldeko Alex, Gaizka eta Haimar. (GATIBU | ANDONI CANELLADA)

Gatibu taldeak asteburu beroa izango du, eta bide horretan hiru emanaldi eskainiko ditu bata bestearen atzetik, Doneztebe, Mungia eta Biana bisitatuz ostiraletik igandera. Jakina denez taldeak bere bidea etengo du abenduan, eta emanaldiz emanaldi dabil azken garaian. Ezer gutxi esan daiteke jada Gatibu taldeari buruz: 20 urteko musika bidea osatu du taldeak, eta bidean diskografia oparoa batu du bandak. Arrakastaz beteriko bidea osatu dute Gernikarrek, eta diskoek beti harrera bikaina izan duten arren, zuzeneko emanaldiak izan dira taldearen indar gune nagusia. Alex Sardui gidari, taldeak ehundaka emanaldi eskaini ditu urte hauetan guztietan, eta 2025 urtea ere horrela emango dute, agertokiz agertoki azken emanaldirako bidean. 

Doneztebe

Ostiral gauean Donezteben ariko da zuzenean banda, non Bisai taldeak zabalduko duen gaualdia 21.30etan. Emanaldia Eskolako Futbol Zelaian izango da, eta bost eurotako sarrera ordaindu beharko da jaialdiaz gozatzeko. Sarreak online eskura daitezke, bai eta Doneztebeko polikiroldegian, Titi, Amezti, Irrintzi, edota Cafe ostatuetan.  Bisai talde berriki sortu den taldea da, aurretik, Pleura taldean aritutako zenbait musikariz osatua.

Mungia

Larunbat gauez, berriz, Mungian ariko da banda, herriko jaien barnean kokatzen da emanaldia, eta plaza nagusian joko dute 22.30etatik aurrera. Taldearen kantu zerrenda eskainiko dute emanaldi luzean, lehen diskoko kantu ezagunetatik, taldearen azken estudioko lana den, ‘EH distropikala’ disko koloretsura.

Mugacu Fest

Igandean, azkenik, Bianan izango da hitzordua, Mugacu Fest jaialdiaren barnean. Mugacu jaialdiak musika, gastronomia eta kultura batzen ditu bere egitarauaren barnean, eta emanaldi honetaz gain, bestelako ekintzak prestatu dituzte egun hauetan. Emanaldia San Pedro elizaren inguruetan izango da, eta Apotheke talde nafarra izango dute agertokian lagun. Sarreak 25 eurotako balioa izango du, eta jaialdiaren atari digitalean eskuratu daiteke klik batean.




Location

Eskolako Futbol Zelaian
Eskolako Futbol Zelaian
Doneztebe. Nafarroa

Links