‘Gerezi Hor’, Maider Aldasororen bakarkako erakusketa berria

Date

09.11.26 - 11.22.26

Place

Bizkaia - Bilbo

Gerezi-zurtoin bati mihiarekin korapilo bat egitea da erakusketaren abiapuntua.
Gerezi-zurtoin bati mihiarekin korapilo bat egitea da erakusketaren abiapuntua. (REKALDE ARETOA)

Bilboko Rekalde Aretoak ‘Gerezi Hori’ hartu du Maider Aldasororen bakarkako erakusketa berria. Erakusketa, Bizkaiko Aldundiaren sorkuntza garaikideari laguntzeko programaren barruan dagoena, 2026ko azaroaren 22ra arte bisitatu ahal izango da. 

Maider Aldasororen praktika artistikoa jantzien sorkuntzaren, pertsonaien garapenaren, bideoaren eta eskulturaren arteko elkargunean kokatzen da. Lengoaia horien konbinazioaren bidez atmosferak eraikitzen ditu, non gorputza eta ametsen, antzerkiaren eta jolasaren eremukoak direnak elkarri lotzen zaizkion sexualitatearekin, jolasarekin eta botere-harremanekin lotutako gaiak jorratzeko.

‘Gerezi Hori’ izenburupean, erakusketak keinu bat hartzen du abiapuntutzat, espezifikoa bezain iruditeriaz betea: gerezi-zurtoin bati mihiarekin korapilo bat egitea.

Ordutegia: asteartetik larunbatera: 11.00 - 15.00 eta 16.30 - 20.00; igandeetan eta jaiegunetan, 11.00 - 15.00.

 

Location

Rekalde aretoa

Bilbo. Bizkaia