Idoia Asurmendi Bermeoko Kafe Antzokian

Date

11.16.25 - 11.16.25

Place

Bizkaia - Bermeo

Idoia Asurmendik ‘De amar y desandar’ diskoa taularatuko du Bermeon.
Idoia Asurmendik ‘De amar y desandar’ diskoa taularatuko du Bermeon. (IDOIA)

Urte beroa izan du Idoia Asurmendi musikariak, eta emanaldi bat bestearen atzetik batu ditu  ‘De amar y desandar’ diskoa zuzenean aurkeztuz. Euskal Herrian kontzertu esanguratsuak eskaini ditu, Espainian zehar aritu da, Uruguaien eta Kolonbian jo du, eta berriki Argentinan izan da kontzertu bost kontzertuko bira txikian, guztira, berrogei kontzertu inguru eskainiz 2025 honetan. Igandean, berriz, Bermeoko Kafe Antzokian ariko da zuzenean arratsaldeko 19.00etatik aurrera bere banda agertokian lagun. Sarrerak aurrez 15 euroko balio dute, eta antzokiaren atari digitalean eskura daitezke lotura honetan. Egunean bertan 18 euroko balioa izango dute txarteldegian.

Idoia

Azken urte hauetan guztietan gurean sortu den kantugile interesgarrienen artean kokatu dezakegu dagoeneko Idoia Asurmendi. Bere belaunaldiko asko bezala etxeko logelan eman zituen lehen pausoak Aramaio (Araba) herrian 2000 urtean jaiotako musikariak, YouTube kanalean zintzilikatuz bere lehen kantu saiakerak eta kantu ezagunen moldaketak. Laster etorri ziren zuzenekoak, eta banda bat lagun sortu zen ‘Ilun eta abar’ diskoa. Kantu sorta horri esker kontzertu andana eskaini zituen, tartean, festibal garrantzitsuetan eta Euskadiko Orkestrarekin ere arituz. Debuteko diskoa mugarri handia izan zen, eta bigarren lanarekin iritsi zen konfirmazioa 2024 urtean. Zortzi abestiz osaturiko disko kontzeptuala da ‘De amar y desandar’, zortzi oroitzapenen bitartez loratze bat kontatzen duena. Kantugile aparta da Asurmendi, eta bere ahotsean du indargunea. Melodiak lantzen artista handia da, eta kantu bakoitzari behar duena ematen dio, ahots xuxurlaz edo intentsitatez abestuz. Musikalki, folk, pop eta blues eremuak ukitzen ditu, euskaraz eta gazteleraz abesturiko kantu ederretan. Diskoetan grabaturikoa zuzeneko emanaldietan borobiltzen du, kontzertu dinamiko eta biziak eskainiz.


Urteko azkenak

Azaroaren amaieran Abadiñoko Errota Kultur Etxean eta Logroñoko Circulo aretoan (El Eco de la Sierra musika zikloaren barnean) ariko da, eta urtea Gernikan itxiko du abenduaren 18 gauean Astra gunean eskainiko duen azken saioarekin. Urte berrirako, berriz, data bat iragarri du oraingoz soilik, eta urtarrilaren 23an Madrilen izango da.

Location

Bermeoko Kafe Antzokia
Bermeoko Kafe Antzokia
Bermeo. Bizkaia

Links