Ingot taldea, Zeberion

Date

12.12.25 - 12.12.25

Place

Bizkaia - Zeberio

Ingot taldeko kideek ‘Zuegaz’ diskoa aurkeztuko dute.
Ingot taldeko kideek ‘Zuegaz’ diskoa aurkeztuko dute. (ELKAR)

Abenduaren 12, Ingot taldea zuzenean ariko da Zeberion. Abendu Kulturaleko ekitaldien barnean kokatzen da saioa, eta herriko plazan izango da hitzordua, 19.00etatik aurrera. Bertan,

Elkar diskoetxearen babesean kaleratu duten ‘Zuegaz’ diskoa aurkeztuko dute zuzenean. Emanaldia doakoa izango da.

Ingot

Itziar Ituño aktore eta abeslaria gidatzen du Ingot musika egitasmoa. 2017 urtetik martxan dagoen lagunarteko taldea da honakoa, eta lagunartean musika egitea xede duen banda. Izan ere, rock & roll koordenadetan dator laukotea, batzuetan giro popero eta melodikoetara bideratuz emaitza, eta besteetan erritmoak gogortuz, eta gitarrak distortsionatuz.

Juan Pedro Salvador (gitarra), Roberto Figuero (baxua), Joseba Serna (bateria), Roberto Awanari (teklatuak), Itziar Ituño (ahotsa nagusia) dira Ingot, eta horrela taularatuko dira Zeberion. Euskal Herrian ez ezik, gure mugetatik kanpo aritu izan dira kontzertu biran, eta Brasilen edo Perun eskaini dituzte saioak.

Zuegaz

‘Zuegaz’ taldearen iraupen luzeko lehen diskoa, da, eta bertan, hamabost kantu barneratu ditu bandak, eta cd eta LP formatuan ikusi du argia plataforma digitaletan zintzilikatzeaz gain. Elkar zigiluaren babesean kaleratu da lana, eta aipatu bezala, rocka da diskoaren musika norabide nagusia.

Abesteko unean bizkaitarrez aritzen da banda, eta hitzetan, besteak beste, zapalduekin elkartasuna, feminismoa eta antifaxismoa aldarrikatzen dute hitz borrokalarietan.

Location

Plaza
Plaza
Zeberio. Bizkaia

Links