Isidro Larrañaga Beloki sortzaileari omenaldia egingo dio bere orkestrak 45. urteurrenean

Date

11.07.25

Place

Gipuzkoa - Tolosa

Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra.
Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra. (NAIZ)

45 urte joan dira Isidro Larrañaga Belokik Akordeoi Orkestra abian jarri zuenetik. Ospakizunen artean kontzertu berezia eskainiko du azaroaren 7an Tolosako Leidor Aretoan 20.00etan. Sortzailea gogoan izango dute orkestrako kideek. 

Ibilbide luzea egin du Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak. Akordeoiaren gorakadan, 80-90eko hamarkadetan hainbat orkestra sortu ziren Euskal Herrian, baina bizirik dirauen bakarrenetakoa da, ustez bakarra. 

Gaur egun 18-50 urte bitarteko 25 bat kidek osatzen dute taldea. Urteurrenerako 50 musikari inguru elkartukodira agertokian.

Nazioarteko leihaketetan maila gorenean aritu da. Bi aldiz Pragako Europako txapelketan garaile izan da. Hainbat bira egin ditu Estatu frantsesean, Austrian, Eslovenian, Italian, Galizan eta Estatu espainolean.

Musika ‘kultoa’ eta ‘herrikoiaren’ artean dantzan beti, diskoa kaleratu zuten 35. urteurrenarekin batera. Plataformetan entzungai dago. Kontzertu berezia ere eman zuten.

Sarrerak eskuragarri daude leihatilan eta online

Location

Leidor Aretoa
San Frantzisko, 6
Tolosa. Gipuzkoa