Itxaro Bordaren ‘Milia Lastur on the road’ Iruñeko Ganbera Abesbatzaren ahotsean

Date

05.27.23

Place

Nafarroa - Iruñea

Yolanda Campos, Itxaro Borda eta David Galvez.
Yolanda Campos, Itxaro Borda eta David Galvez. (Idoia ZABALETA | FOKU)

1985. urtea zen Itxaro Bordaren ‘Milia Lastur revisited’ poemak argia ikusi zuenean.  Urte batzuk geroago, 2007an, ‘Milia Lastur on the road’ ondu zuen idazle lapurtarrak. Orain Iruñeko Ganbera Abesbatzaren ahotsean entzun ahal izango da azken hau. Hitzordua larunbat honetan Baluarten 19.30ean.

Yolanda Campos Bergua konpositoreak enkarguz egindako lana da, emakumeen abesbatzentzat eta ensemblentzat.

Bordaren poemaz gain honako bi piezez osatuko egitaraua: Batetik, ‘Mort tu as navré/Miserere (a la mort de Gilles Binchois)’ (J. Ockeghem, 1410-1497) eta bestetik ‘Ëjszaka-Reggel’ (G.Ligeti, 1923-2006).

XV. mendeko testu anonimo batean aurkitu zuen inspirazioa Bordak: ‘Milia Lasturkoren eresia’ (Las endechas de Doña Milia De Lastur), emakumearenganako tratu txarrak salatzen zituen auhen-kanta.

Eresiak debekatuak izan ziren salaketa eta kritikengatik, eta haien sortzaileak, bertsolari garaikideen aurrekoak, isilduak. Ikerketa prozesu horretan aurkitu zuen Camposek Itxaro Bordaren poesia «ausart eta konprometitua». «Bere obra bere nortasunaren errebindikazio bat da, testuinguru sozial, lurraldetar eta politiko oso konplexu batean. Nagusi den pentsamenduari desafio egiten dion poesia, beste mundu posible batean ahots propioa eskatzeko».

«Gu guztiontzat, emakume ausartak, preso edo askeak, eta ilunpetik argirako gure joan-etorriari ‘Milia on the road’ idatzita dago». Camposen hitzak dira. Musikagileak argi du bere nahia emakumearen aurkako indarkeriari buruzko obra bat egitea dela; bere eskubideen aldeko borroka kontatzea eta, aldi berean, bere klasea, arraza, sexu-orientazioa edo genero-identitatea edozein izanda ere, aldarrikatzea.

Bingen Amadozek ekarri du gaztelaniara Bordaren obra eta David Galvez Pintadoren zuzendaritzapean arituko dira kantariak. Sergio Eslava (saxo altua), Ainara Moreno (arpa y salterioa), David Johnstone (celloa), Javi Pelegrin eta Santi Pizana (txalaparta eta perkusioa) izango dituzte lagun.

Hauxe da lan berri honen ezaugarria, tradizioa eta musika garaikidea uztartzea, gaur egungo musika tresnen erabilerarekin.

Sarrerak eskuragarri webgunean.




Location

Baluarte
Plaza del Baluarte
Iruñea. Nafarroa