‘Kandida’ antzezlanaren estreinaldia, Arriagan

Date

02.03.26 - 02.04.26

Place

Bizkaia - Bilbo

Ikuskizunaren bi protagonistak.
Ikuskizunaren bi protagonistak. (Oskar MATXIN | FOKU)

Klara Balzes (Nerea Mazo aktorea) egile hasiberriak arrakasta handia lortu du lehen eleberriarekin. Fikzioan, emakume etxegabetu bati, Kandidari, bizitza nola aldatu zitzaion kontatu zuen. Baina benetakoa ez da Kandida, Manuela (Miren Gaztañaga) baizik. Klararen editoreak (Mikel Martinez), emakumea etxean hartzeko esaten dio. Patxo Telleria antzerkigile eta zuzendariak astindu bat eman dio gure onkeriari bere azken antzezlanean, ‘Kandida’ izenburua duena.

Otsailaren 3an eta 4an (19.30ean) estreinatuko da Bilboko Arriaga antzokian. Sarrerak, 18 eurotan. 

Ondoren, hainbat hitzordu lotuta dituzte: Eibar (otsailak 18), Legazpi (martxoak 13)... 

Location

Arriaga antzokia

Bilbo. Bizkaia