Kulunka Teatrok 15. urteurrena ospatuko du Felix Petit antzokian
Date
03.19.26 - 03.21.26
Place
Araba - Gasteiz

Gasteizko Udal Antzoki Sareak Kulunka Teatroaren 15. urteurrena ospatuko du Felix Petite antzokian. Eszenatoki horretan, konpainiaren maskaren antzerkiko hiru lan saridun egongo dira ikusgai, hiru egunez jarraian: ‘Forever’ (martxoaren 19an), ‘Solitudes’ (martxoaren 20an) eta ‘André y Dorine’ (martxoaren 21ean). Emanaldien hasiera, 19.30.
Horrela, sortu zirenaren alderantzizko ordenan eszenaratuko dira, urte hauetan ikasi dutena erakusteko, baina baita galdu dutena ikusarazteko ere. ‘Forever’-ek (2023) samurtasuna eta gordintasuna uztartzen ditu, eta amestu zuenetik urrunduz doan familia baten istorioa kontatzen du.
‘Solitude’s (2015) lanak umorearen bidez bakardadean eta inkomunikazioan sakontzen duen istorioa kontatzen du eta ‘André y Dorine’ (2010) lanak adineko bikote baten istorio hunkigarria du ardatz.
Kulunka Teatro konpainia 2010ean sortu zen Hernanin, Garbiñe Insausti eta Jose Dault artisten eskutik eta sari ugari jaso ditu ordutik.
Sarrerak 8-13 euroen artean, lehiatilan eta antzoki sarearen web orrialdean.
Location
Felix Petite antzokia
Gasteiz. Araba