La Paloma, Euskal Herrian
Date
01.15.26 - 01.16.26
Place
Bizkaia - Bilbo

Madril hiriko La Paloma taldeak Euskal Herrian emango du asteburua, eta bi emanaldi eskainiko ditu berriki kaleratu duen ‘Un golpe de suerte’ diskoa aurkezteko.
Ostegun gauez gauez Bilboko Kafe Antzokian ariko da zuzenean, non Los Chivatos izango duten agertokian lagun 21.30etatik aurrera.
Ostiralean, berriz, Donostiako Dabadaba aretoan izango da hitzordua, arratsaldeko 20.00etan, eta Full Cab taldearekin batera osatuko duten gaualdian.
Bi emanaldi hauetarako sarrerak online eros daitezke, Kafe Antzokia eta Dababada aretoen atari digitaletan.
La Paloma
Pandemiaren erdian Madril hiriko Tetuan auzoan sorturiko musika egitasmoa da La Paloma. Nico Yubero, Lucas Sierra eta Juan Rojo dira taldeko kideak egun, eta musikalki rock koordenadetan dator banda, fuzz giroak eta ahots melodiak nagusi. Gaztetasunaren indarra dute, eta eskaintzen duten emanaldi bakoitza su festa bat da, zuzenekoen tenperatura topera igoz.
Erreferentzien artean Superchunk, Sugar, El Inquilino Comunista edo Los Planetas aipatu izan dituzte, baino La Palomak berezko nortasuna duela argi dago.
‘Un golpe de suerte’
Taldeak ‘Un golpe de suerte’ diskoa aurkeztuko du Euskal Herrian, 2025 urtean grabatu eta argitaratu duten hamaika kantuz osaturiko diskoa. Taldearen estudioko bigarren emaitza da honakoa, 2023 urtean kaleratu zuten ‘Todavía no’ diskoaren segida naturala.
Diskoa kalean kontzertu biran murgildu da banda madrildarra, eta oraingoz hauek dira La Paloma taldea Euskal Herrian ikusteko bi aukera bakarrak.
Location
Kafe Antzokia
kafe Antzokia
Bilbo. Bizkaia