Laukizek Lauaxeta omenduko du Gontzal Mendibilen ikuskizun batekin

Date

11.14.25 - 11.14.25

Place

Bizkaia - Laukiz

Fusilatu aurretik lauaxetak zeraman gabardina eta bere erretratua.
Fusilatu aurretik lauaxetak zeraman gabardina eta bere erretratua. (ARITZ LOIOLA | FOKU)

Duela 120 urte jaio zen Laukizen Esteban Urkiaga ‘Lauaxeta’ (Laukiz, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, 1937ko ekainaren 25a) eta euskal letreetako idazle eta kazetari handi honen omenezko hainbat ekitaldi burutzen ari dira aurten.

Azaroaren 14an, bertan, hitzez, kantuz eta dantzaz osatutako ‘Bijotzean Lauaxeta’ izeneko ikuskizuna egingo da Lauzkizen Gontzal Mendibilek zuzenduta. Arkaitz Gartziandia aktoreak Lauaxeta gorpuztuko du eta izango ditu lagun Ainhoa Tabuyo eta Urepel abesbatza, Angel Unzu, gitarra eta buzukian; Jose Luis Canal Pianoan; Jou Gonzalez saxoan eta Iñaki Dieguez akordeoian. 

Ikuskizuna 19.00etan hasiko da. Aurretik, 18.00etan, Lauaxeta plazan ‘Harroa eta sendoa’ eskultura inauguratuko da- 

Location

Lauaxeta plaza

Laukiz. Bizkaia