Maren Zaldibarren

Date

09.12.26 - 09.12.26

Place

Bizkaia - Zaldibar

Emanaldi akustikoa eskainiko du Marenek Zaldibarren.
Emanaldi akustikoa eskainiko du Marenek Zaldibarren. (MAREN)

Irailaren 12an Maren zuzenean ariko da Zaldibar herriko Udaletxe plazan. Emanaldia 21.30etan hasiko da eta bere musika bidea errepasatuko du saio akustikoan.

Maren

Hamaika urte besterik ez zituenean hasi zen kantuak idazten Maren musikaria. Hamalau urterekin 'Alguien Sin Vergüenza' lehen disko txikia plazaratu zuen dagoeneko, eta geroztik kantuak eta zuzenekoak tartekatu ditu denbora honetan zehar. Pop giroetan kokatu daiteke Marenen musika iturri nagusia, eta gainera, folkera, indira eta rock giroetara bideratzen ditu bere doinuak, ahotsak protagonismo handia duten kantuetan. Nagusiki gazteleraz idatzi izan ditu kantuak bere musika bidean, baino baditu ingelesez edo euskaraz abesturikoak ere.  2021 urteko 'Margaritas y Lavanda' diskoarekin urrats garrantzitsu bat eman zuen, bai eta toki bat lortu zuen estatu espainoleko musika eszenan. 2021 urtean, berriz, 'Begixek'  EP-ak ikusten zuen argia, euskaraz idatzitako bost kantu batuz lan digitalean. 2024 urtean argitaratu zuen orain arteko estudioko azken lan luzea den 'Que Lastima' diskoa, eta hamar kantu berri batuz zituen egindako bidean sakonduz, eta era berean territorio berrietan murgilduz ere. 2026 honetan, azkenik, hainbat kantu zintzilikatu ditu sarean, horien artean euskaraz idatzitako 'Sekretuak' eta 'Zure Zain' abestiak. 

Lankidetza ugari

Bide horretan makina izan dira beste artistekin egin dituen lankidetzak, eta besteak beste Esne Beltza, Bulego, ETS, Anne Lukin, Anni B Sweet edota Victor Rossyren ondoan aritu izan da kantari, bere ahots berezia proposamen bakoitzera egokituz. Une gozoan da musikari bizkaitarra, eta uda honetan La Oreja de Van Gogh taldearen zenbait kontzertu zabaldu ditu espainiar estatuan, milaka ikusleen aurrean arituz emanaldi handietan. Larunbatean formatu txiki eta goxoan ikusteko aukera izango da Zaldibarren. 

Location

Udaletxe plaza
Udaletxe plaza
Zaldibar. Bizkaia

Links

Maren