Martxoaren 3aren paperezko memoria
Date
03.02.26 - 04.10.26
Place
Araba - Gasteiz

Erakusketaren irudia. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Besteak beste, panfleto, film, pegatina, argazki eta orduko egunkarietan argitaratu ziren albisteek osatzen dute Sancho el Sabio Fundazioaren Betoñoko egoitzan zabaldu den ‘3M76: oroimenaren dokumentuak’ erakusketa.
1976ko martxoaren 3aren aurreko eta ondorengo materialak biltzen ditu, eta Gasteizen ikusi ahal izango dira, sarraskiaren mende erdia bete denean. Ikusgai dauden dokumentu gehienak orain arte argitaratu gabeak dira, eta, kasu askotan, «mota guztietako eta kolore politiko guztietako» partikularren bidez iritsi zaizkie.
Apirilaren 10era arte egongo da zabalik.
Location
Fundacion Sancho el Sabio
Portal de Betoño 23
Gasteiz. Araba