Mikel Telleria Lou Reed oroituz, Dabadaban
Date
01.18.26 - 01.18.26
Place
Gipuzkoa - Donostia

Mikel Telleria musikariak ‘Oroit Lou Reed’ diskoa taularatuko du igande arratsean Donostiako Dabadaba aretoan.
New Yorkeko kantariari eskainitako omenezko lana da honakoa, rockaren historian aparteko eragina izan duen musikariari eginiko omenaldia. Era berean, Jonan Ordorika ere omendu nahi izan du disko honekin, 2023 urtean zendu zen teknikari ezaguna gogora ekarriz.
Dabadabako ateak 20.00etan zabalduko dira, eta 20.30etan igoko da banda agertokira. Sarrerak aretoaren atari digitalean eskura daitezke 10 euroen truke, eta egunean bertan 12 euro ordainduz.
Mikel Telleria
Ibilbide luzeko musikaria da Mikel Telleria. 90. hamarkadatik jardunean, estudioko lau disko argitaratu ditu, horietako azkena berriki argia ikusi duen ‘Oroit Lou Reed’ diskoa.
Debuteko lana 1999 urtean kaleratu zuen ‘Deklarazioa’ izenpean, eta hiru urte beranduago ‘Zaldiak hartuta’ lanarekin eman zion segida. Hogei urteko lozorroa eta gero ‘Zumeta’ diskoak ikusi zuen argia 2022 urtean, aro berri baten abiapuntu bezala.
Azken urteak ‘Oroit Lou Reed’ diskoa lantzen jardun du, igandean zuzenean aurkeztuko duen diskoan.
Lou Reed
‘Oroit Lou Reed’ diskoa berezia da. Lou Reed musikariaren unibertsoaren barrena egindako bidaia da, kantariaren abestien sonoritatea errespetatzen duena, eta haren musika egiteko modua gogora ekartzen duena era berean.
Guztira, Telleriak idatzitako hamar kantu berri biltzen dira lan honetan, beti ere, Lou Reed musikariak egingo zuen norabideen barrena. Grabaketan Jorge Ojea (gitarrak), Angel Celada (bateria) eta Iñigo Goldaracena (baxua) izan ditu lagun kantu guztietan, eta gainera, Raul Romo (saxoa) eta Paloma Strachan (txeloa) aritu dira kantuak janzten. Lana Gasteizen grabatu da, Koldo Uriarte soinu teknikariaren gidaritzapean.
Location
Dabadaba aretoa
Mundaiz 8
Donostia. Gipuzkoa