‘Miñan’ antzezlanaren azken emanaldia, Saran abenduaren 28an

Date

12.23.25 - 12.28.25

Place

Lapurdi - Sara

Antzelanaren protagonistak.
Antzelanaren protagonistak. (ARTEDRAMA)

Abenduaren 28an eskainiko da Sarako kiroldegian ‘Miñan’-en azken emanaldia,Sarako elkarteek eta Herriko etxeak antolaturik. Emanaldia 17.00etan hasiko da eta sarrerak 12 eurotan ezarri dituzte. Kiroldegian bertan edateko eta jatekoa izanen da, argitu dutenez.

2019an idatzi zuten ‘Miñan’ liburua Ibrahima Balde Konakrytarrak eta Amets Arzallus lapurtarrak, Ibrahimak berak bizitako migrazio-abenturaren kronika latza eta poetikoa. Artedrama arte eszenikoen plataformak antzerki formatura egokitu zuen 2024an. 

Location

Herriko kiroldegia

Sara. Lapurdi