Mugan taldea zuzeneko berezian Donostian

Date

02.28.25 - 02.28.25

Place

Gipuzkoa - Donostia

Mugan taldeak emanaldi berezia eskainiko du ostiralean Donostiako Añorga auzoko antzokian
Mugan taldeak emanaldi berezia eskainiko du ostiralean Donostiako Añorga auzoko antzokian (BIDEAN)

Mugan taldeak emanaldi berezia eskainiko du otsailaren 28 gauean Donostiako Añorga auzoko antzokian. ‘Zalantzaren aurrean, kontzertu bat galerari’ izenpean zuzeneko grabaketa burutuko du bandak, formatu ezberdinean, eta zenbait gonbidatu lagun. 22.00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak taldearen atari digitalean eskura daitezke 8 euroen truke.

Donostian sortu zen Mugan taldea 2017 urte inguruan. Pablo Zurutuza musikariaren kantu zirriborro batzuetatik abiatu zen egitasmoa, eta banda formatua hartzen joan zen, gaur egun taldea osatzen duten sei musikariak batu arte. Musikalki garapena egon da taldean, eta hasieratako pop folk akustikotik, gaur egunean jorratzen duten pop rock melodikora egin dute bidai, beti ere, sustraiak ahantzi gabe, baino beti aurrera begira.

Taldearen hastapenetan zenbait kantu zintzilikatu zituzten plataforma digitaletan, eta 2022 urtean ‘Bizirik ez bagaude’ lanak ikusi zuen argia, taldearen estudioko lehen lan luzea izango zena. 2023 urteko neguan iritsi zen ‘Aurrera ez den alde batera’ diskoa, non zazpi kantu berrietan zehar  norabide berriak sumatzen ziren argiki.

Añorgako antzokia

Añorgan eskainiko duten emanaldia berezia izango da, eta taldearen musika bidean mugarri bat. Kantu zerrenda luzea eskainiko du bandak, hasierako kantuetatik, azkeneko estudioko laneraino, taldearen aro guztietan zehar ibiliko da banda, gaur egungo soinuaz beti ere. Emanaldia audio eta bideo formatuan grabatuko da, eta denbora bat barru argitaratzeko asmoa dute, ostiral gauen zuzenean biziko dena betikotuz.

22.00etan hasiko da musika festa, eta Pablo Zurutuza (gitarra akustikoa eta ahots nagusia), Joseba Pastor (baxua), Enara Rodriguez (teklatua), Markos Murua (gitarra), Eneritz Genua (bibolina) eta Ander Murua (bateria) izango dira Mugan zuzenean. Taldearekin batera, oraindik argitu ez dituzten gonbidatuak izango dira emanaldia borobiltzeko.

Location

Añorgako antzokia
Añorga Hiribidea, 54
Donostia. Gipuzkoa

Links