Nafarroaren Eguna Baigorrin
Date
04.27.25 - 04.27.25
Place
Baxe-nafarroa - Baigorri

Apirilaren 27an Nafarroaren eguna ospatuko da Baigorrin Basaizea elkartearen ekimenez. Egun osoko egitaraua prestatu dute, non egun guztian zehar zuzeneko musikak protagonismo handia izango duen, besteak beste, fanfarreak, elektrotxarangak, eta rock musika bere zentzu zabalenean. Emanaldi guztiak Behereko plazan burutuko dira, eta sarrera doakoa izango da.
Txarangek eta fanfarreek girotuko dute eguna goiz goizetik, eta zeregin horretan Mutil Gazteak eta Atzerbale orkestra ariko dira. Bestelako giroetan etorriko dira Broken Brothers Brass Band taldeko kideak, New Orleans hiriko erritmoen bidez kaleak aztoratzeko asmoz. Arratseko lehen orduetan dantzak izango dira nagusi, eta Bilabalen eskutik Euskal Herriko dantza tradizionalek hartuko dute plaza, gerora Kalume txarangari bide emateko, Baxe-Nafarroako eta Lapurdiko gazteek eta osaturiko kale bandari.
20.30ean hasiko dira kontzertuak, eta bide horretan bolumenak gora egingo du. Askotariko erritmoek eginen dute bat, eta Bele egitasmoaren soul eta funkak, Kaskezur taldearen rock alternatiboari emango die bide, 90eko hamarkadako distortsioen bidez ‘Deus’ disko berria aurkeztuz. Gaualdia borobiltzeko Ezezez taldea iragarri dute, sailkatu ezineko rock unibertso bereziko talde bilbotarra. Amaitzeko disko jartzaileak izango dira, eta horretan Ghetto Lutx ariko dira, ordu txikiak bitartean.
NAFARROAREN EGUNA - EGITARAUA -
12.00 MUTIL GAZTEAK
14.00 ATZARBALE
16.00 BROKEN BORTHERS BRASS BAND
16.30 DANTZA IKUSGARRIA
17.30 BILABAL
18.00 KALUME
20.30 KASKEZUR
22.00 BELE
00.00 EZEZEZ
01.30 DJ GHETTO LUTX
Location
Herri osoan zehar
Baigorri
Baigorri. Baxe-nafarroa