Ødei, disko berriaren aurkezpena Atabal aretoan
Date
03.21.25 - 03.21.25
Place
Lapurdi - Biarritz

Ødei Barroso raplariak disko berria kaleratu du egunotan eta lehen zuzeneko aurkezpena Biarritzeko Atabal aretoan eskainiko du martxoaren 21 arratsean. Bertan taularatuko ditu lehen aldiz ‘Goizegi hiltzeko’ disko berriko kantuak, bere bakarkako musika bidean, estudioko bigarren emaitza. Emanaldia doakoa izango da, baino bertara sartzeko sarrera erreserba egitea beharrezkoa da, eta hori, Atabal aretoaren atari digitalean egin daiteke lotura honetan klik eginez gero.
Goizegi Hiltzeko
2zio taldean lehen saiakerak egin eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Ødei Barrosok barnean zituen errima eta erritmoak plazaratzeko. 2019 urtean hasi zen kantuak sortzen bere estudio txikian, eta lan horrek emaitza ‘Terapia’ izeneko lehen diskoa izan zen. Bertan, torlojuari buelta berri bat ematen zion aurrez sortutako rapari, eta hitzak eta baseak zorroztu zituen eragin berriei bide emateko. ‘Goizegi Hiltzeko’ lanean 15 kantu berri batu ditu Barrosok, guztiak Alkimia estudioetan sortuak eta grabatuak. Dageneko hiru bideo lan zintzilikatu ditu youtube kanalean, eta singelen aro honetan, disko luze baten aldeko apustua egin du sortzaile lapurtarrak. Rapetik abiatzen du bere jarduna Ødeik lan berrian, tartean, drilla, boom bapa edota trapa bezalako eragin berriak gehituz aurretik abiaturiko musika sorkuntzari.
Atabal aretoan eskainiko duen emanaldian banda izango du lagun agertoki gainean, eta Jo Olaskuaga DJ-a arduratuko da erritmoez. Horrekin batera, hainbat MC izango ditut ahots laguntzaile, eta argi jokoekin jolastuko du atmosferak sortzeko.
Location
Atbal aretoa
atabal
Biarritz. Lapurdi