Peeping Tom dantza talde ospetsua, Arriagan
Date
12.12.25 - 12.13.25
Place
Bizkaia - Bilbo

Belgikako Peeping Tom talde ospetsua Arriaga Antzokira helduko da asteburu honetan ‘Diptych: The missing door and The lost room’ (Diptikoa: Falta den atea eta logela galdua) programa bikoitzarekin.
Peeping Tomek berrasmatu egin ditu Diptikoaren bi pieza laburrak, eta Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek Nederlands Dans Theatre (NDT 1) taldearekin duela hamarkada bat sortutako originaletatik moldatu. «Mugimendu espasmodikoetatik eta solo birtuosoetatik umore-ukitu sotiletara pasako gara, giroko tentsioan aire-ufada bat eskaintzeko», argitu dute.
12 urtetik gorakoentzat gomendatutako ikuskizuna da. Saioak 19.30etan hasiko dira eta sarrerak 23-45 euroen artean daude.
Location
Arriaga antzokia
Bilbo. Bizkaia