PI LT, Tracking Bilbao festibalean

Date

11.28.25 - 11.28.25

Place

Bizkaia - Bilbo

PI LT taldeak emanaldi berezi bat eskainiko du larunbatean.
PI LT taldeak emanaldi berezi bat eskainiko du larunbatean. (BALAUNKA)

Egunotan Tracking Bilbao festibala ospatzen ari da Bilbon non, ‘kultura eta internet’ lelopean, ekimen ezberdinak ari diren burutzen azaroaren 31 bitaretan. Horien artean, hitzaldiak, erakusketak, proiekzioak, eta, nola ez, zuzeneko musika.

Kontzertuei dagokionean, PILT taldeak emanaldi berezi bat eskainiko du datorren azaroaren 29 gauean Bilboko BBk aretoan, non saiorako kantu zerrenda berezi bat prestatu duten, kantu zaharrak berreskuratuz.

Musikaz gain, eta IlunStudioarekin indarrak batu dituzte, eta bisualak prestatu ditzute espreski emanaldi honetako. Finean, PI LT talde beste formatu batan ikusteko aukera izango da, ikus-entzunezkoekin eta beste sorpresa batzuekin eszena-diseinu berezi batean. Emanaldia honetako sarrerak BBK aretoaren atari digitalean eskuratu daitezke online 10 euroko prezioan.

PI LT

90eko hamarkadan abiatu zuen PI lT taldeak bere ibilbidea Mungian, eta hamarkada batez diskoak eta zuzenekoak uztartu zituzten etenik gabeko bidean, gure musika eszenaren talde garrantzitsu batean bilakatua.

2002 urte inguruan eten zituzten zuzenekoak, eta apurka-apurka taldea agendetatik desagertzen joan zen, lozorro batean sartuz. Azken urteetan ordea, taldek bizi berri bat hartu du, eta berriz ere kontzertuak eskaintzeari ekin diote. Ez hori bakarrik, besapean ‘Balak Airean’ diskoa dakar bandak, 2024 urtean grabatu zuten disko berria.

Taldearen zuzeneko azken formazioaz taularatzen da egun PI LT eta bide horretan Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra), Aitor Abio (teklatua), David Gonzalez (baxua) eta Xanpe (bateria) dira PI LT. ‘Garai honetan’ bezalako kantu berriekin batera, PI LT taldearen kantu mitikoak entzun ahalko dira emanaldi honetan, hala nola, ‘Erraietatik’, ‘Jo!’ edo ‘Hil da jainkoa’ bezalako ereserkiak. 

Location

BBK aretoa
BBK aretoa
Bilbo. Bizkaia

Links