Punk zaporeko Santikutzak Legazpin

Date

05.03.24 - 05.03.24

Place

Gipuzkoa - legazpi

Iskanbila taldeko gaur egungo klideak.
Iskanbila taldeko gaur egungo klideak. (ISKANBILA)

Apirilaren amaierarekin batera hasi dira Euskal Herrian herri eta auzoetako jaiak. Andoain, Txantrea eta Legazpi dira horietako batzuk, eta hiruretan ez da zuzeneko musika proposamenik faltako. Legazpin Santikutzak ospatuko dira eta txoznagunean gauero emanaldiak prestatu dituzte, musikalki egitarau anitz eta koloretsua osatuz. Maiatzaren 3rako bi kontzertu iragarri dituzte, zuzeneko musikak protagonismo handia izango duelarik egun honetan. Arratseko 18:00etan Fito Skins eta Sheldons taldeak igoko dira agertoki gainera. Gaueko 23.00etan, berriz, Iskanbila eta Neallta Fola taldeen txanda izango da. Gaua borobiltzeko Dancing Kuir goizalderarte.

Iskanbila

Punk rock eta oi! giroak nagusi izango dira ostiral gauean, eta afixean Euskal Herriko musika eszenako bi talde esanguratsu. Aspaldiko partez  Iskanbila taldea agertokian ikusteko aukera izan da, izan ere Arrasateko taldeak 1990 urtean abiatu zuen musika bidea, eta hainbat etenaldi eta joan-etorri bizi eta gero, azken urteetan serio hartu diote taldearen martxari zuzenekoak areagotuz eta estudioko ‘bizimodu baten historia’ argitaratuz. Taldearen betiko kantu klasikoekin batera aro berri honetan entsegu lokalean sortu dituzten kantu berriak entzuteko aukera izango da.

Neallta Fola

Aretxabaletako Neallta Fola taldea ere erreferente bat izan da Barduliako eszenan. Zortzi urteko bidean iraupen luzeko bi lan kaleratu zituen eta horiekin batera kontzertu asko Euskal Herria zehar. Arrasto handia utzi zuten punk oi! mugimenduan, eta urte batzuk lozorroan izan eta gero, 2022 urtean itzuli ziren agertokietara hiruko formatuan. Errentetatik bizi ordez, estudioko lan berria grabatu dute taldekideek eta ‘Hemen eta orain’ izenpean argitaratu da.

Location

Txoznagunea
Txoznagunea
legazpi. Gipuzkoa

Links