Ray? Oh...Needa!! talde japoniarra Euskal Herrian

Date

09.01.23 - 09.01.23

Place

Gipuzkoa - Azkoitia

Bost kontzertu eskainiko ditu gurean Ray? Oh...Needa!! taldeak.
Bost kontzertu eskainiko ditu gurean Ray? Oh...Needa!! taldeak. (RAY? OH...NEEDA!!)

Ray? Oh...Needa!! talde japoniarra Euskal Herrian izango da datozen egunetan kontzertu bira txikian. Guztira bost emanaldi eskainiko ditu taldeak, eta Urretxu Zumarragako gaztetxea, Elorrixoko gaztetxea, Azkoitiko Matadeixe, Sara herriko Pleka Trinketea eta Tolosako Bonberenea bisitatuko dituzte abuztuaren 30etik irailaren 3a bitartean hurrenez hurren. Musikalki askotariko rock giroetan dator lauko banda, stonerari eta punkari muzin egin gabe beti ere. Irailaren lehen egunean Azkoitiko Matadeixen joko dute, gaueko 22.00etatik aurrera eta bost euroen truke.

Japoniatik Euskal Herrira

Ray? Oh… Needa!! musika taldea Tokio hirian sortu zen 2017ko neguan. Takeshi Oe (ahotsa nagusia eta gitarra), Masato Shibata (gitarra), Hiroki Minagawa (bateria), Hel Ichikawa (baxua) eta Taniguchiham (gitarra) musikariek osatutako taldea Tokioko underground eszenan hasi zen lehen agerraldiak egiten, rock alternatiboa, punk, dub, rock industriala, elektronika eta 70eko hamarkadako taldeak gogorarazten dituen soinu sendo eta indartsu batekin. Taldeak estudioko hiru lan kaleratu ditu gaur egun artean, guztiak japonieraz abestuaz eta modu independentean argitaratuak auto-ekoizpen moduan. Gaur egun taldea nazioarteko lehen biran murgildua da, eta bide batez urte amaieran kaleratuko duten disko berrirako abestiak prestatzen. Euskal Herriko taldeak Japonian jotzen dutenean Ray? Oh… Needa!! taldea lagun izaten dute kontzertu afitxetan, besteak beste, Capsula, Willis Drummond edota Olatz Salvadorrentzako emanaldiak zabalduz.

Location

Matadeixe
Matadeixe
Azkoitia. Gipuzkoa

Links