Reggae doinuak Legorretan, Legoreggae jaialdian

Date

03.07.26 - 03.07.26

Place

Gipuzkoa - Legorreta

Matah eta Chalart58 indarrak batuko dituzte Legorretan aritzeko.
Matah eta Chalart58 indarrak batuko dituzte Legorretan aritzeko. (MATAH&CHALART58)

Gipuzkoako Legorreta herrian egiten den Legoreggae jaialdiak XI. edizioa ospatuko du larunbatean, egitarau interesgarri batekin. Gurean ugariak dira reggae musikaren zaletuak, eta urtean zehar badira ezinbestekoak bihurtu diren hitzorduak jamaikar giroak maite dituztenentzat.

Horietako bat jaialdi hau da, nazioarteko taldeak eta Euskal Herriko proposamenek bat egiten duten gaualdi dantzagarrian. Herri kiroldegian burutuko da jaialdia gaueko 22.00etan hasita, eta goizaldera arte luzatuko da festa afixa koloretsu eta interesgarriarekin.

Aurretik, 18.00etan, Marabiyak Sound iruindarrek girotuko dituzte kaleak kalejira musikatuan. Sarrerak dagoeneko salgai daude interneten, eta fisikoan ere eskura daitezke Legorretako Olaso, Insausti eta Jubilatuak tabernetan, Ordiziako Kirkil tabernan, Beasaingo Koiote Zaharra tabernan eta Tolosako Baserri tabernan 20 euroen truke.

XI. Edizioa

Edizio honetako kartel buruetako bat Soom T izango da, ‘Raggamuffineko erregina’. Jatorri indiarreko abeslari, konpositore eta ekintzaile eskoziarra, nazioarteko reggae/underground eszenan erreferente handia da.

Musikalki Dub, rap, hip-hop, soul eta folk estiloak uztartzen ditu, eta justizia sozialari buruzko letra militanteen bidez mezuak zabaltzen ditu bozgorailuetatik. Legorretan eskainiko duena  %100 Sound System festa bat izango da, bolumena topera.

Bigarren kartel burua Matah & Chalart58  egitasmoa izango da, Bartzelonatik hiritik datorren musika proposamena. Matah eta Gerard dira taldeko kideak eta musikalki jamaikar sustraidun musika beltza eta elektronika uztartzen dituzte biko formatuan.

Ibilbide luzeko musikariak dira biak, besteak beste La Kinki Beat taldeko kide izandakoak, eta joan den urtea Fermin Muguruzaren ondoan ibili dira mundu mailako biraren barnean kontzertu bira erraldoian. Roots doinuetatik, steppa elektronikoetara eramanago gaituzte, Matah-ren ahots indartsu eta Chalart58-k jarriko duen dub soinuekin.

Hirugarren proposamena Amazonians izango da: zazpi emakume gerlarien egitasmo dantzagarria. Valentziatik datorren banda ikaragarri hau 2016an sortu zen, musikalki reggae roots estilora bideratuz doinuak, Jamaikako riddims klasikoetan oinarrituz beraien jarduna.

Euskal Herriko doinuak

Euskal Herriko taldeei dagokionez, Bisaiak talde gazteak hartuko du agertokia. 2023. urtean sortu zen banda Iruñerrian eta zortzi musikariez osaturik dator zuzeneko banda.

Anitza eta askotarikoa dira banda honek jorratzen dituen musika territorioak, baino reggaeak garrantzia handia du taldearen nortasunean. Legorretako emanaldian ‘Porlanezko Lorea’ aurkeztuko dute, 2025eko azaroan argitaratu zuten iraupen luzeko lehen lana.


Location

Herri kiroldegia
Kiroldegia
Legorreta. Gipuzkoa

Links

Sarrerak

Legoreggae jaialdia

Sarrerak

Legoreggae jaialdia