Rüdiger taldea Donostiako Kutxa Fundazioa Kluban

Date

04.28.24 - 04.28.24

Place

Gipuzkoa - Donostia

‘The Dancing King’ diskoa aurkeztuko du Felix Buff musikariak bere banda lagun
‘The Dancing King’ diskoa aurkeztuko du Felix Buff musikariak bere banda lagun (RUDIGER)

Felix Buff musikariak gidatzen duen Rüdiger egitasmoa apirilaren 28 arratsean Donostiako Kutxa Fundazioa Kluban arituko da zuzenean argitaratu berri duen ‘The Dancing King’ diskoa aurkezten. Sarrerak 10 euroko balioa izango dute aurrez erosiz gero. Egunean bertan, 12 euro ordaindu beharko dira. Ateak 20.30ean zabalduko dira eta 21.00etan igoko da taula gainera taldea.

Dantzaren erregea

Beste dozenaka egitasmo bezala, Rüdiger pandemia garaian sortu zen, eta ‘Before It’s Vanished’ diskoa izan zuen aurkezpen txartela. Musikalki, folk eta pop giroak izan ziren nagusi debuteko lanean, disko biluzia zen, musika tresna eta konponketa askorik gabea. Diskoa eskutan kontzertuak eskaintzeri ekin zion Buffek, horietako askotan Joseba Irazoki lagun. Estudioko bigarren emaitzak, berriz, ‘The Dancing King’ izena darama eta bestelako langintza izan du. 2023ko neguan argitaratu zen diskoa, eta debuteko lanarekin alderatuz, aldaketa nabariak dira. Kantuen zirriborroak Felixek idatzi baditu ere, abestiak banda formatuan landu dira, eta estudioko lanetan garrantzi handia izan dute banda osatzen duten musikariek. Izan ere, egun banda formatuan taularatzen ari da Rüdiger, eta azken hilabete hauetan guztietan makina emanaldi eskaini ditu Euskal Herrian zehar.

Donostiako Kutxa Fundazioa Kluban eskainiko duen emanaldian ere banda formatuan arituko da Rüdiger, eta Joseba Irazoki (gitarra), Mikel Sanchez (Bateria), Antoine Philippe (Baxua), eta Vincent Bestaven (Teklatua) izango ditu agertokian lagun, gitarra jotzeaz eta abesteaz arduratuko den Felix Buff musikariak.

 

Location

Kutxa Fundazioa Kluban
Tabakalera
Donostia. Gipuzkoa

Links