The Marteens, Arrotxapeako Zokoa tabernan

Date

04.11.26 - 04.11.26

Place

Nafarroa - Iruñea

The Marteens zuzeneko bero batean.
The Marteens zuzeneko bero batean. (J.A. ARETA GOÑI 'JUXE')

Egun eguzkitsu eta beroak bizi ditugun arren, oraindik gogoz hartzen dira tabernetako kontzertuak. Areto handien foko ikusgarri eta milaka wattio alde batera utzita, tabernek zuzeneko musika gertutik ikusteko aukera ematen dute, musika bizi-bizian eta gertu-gertutik sentitzeko aukera. Taldea eta ikusleria maila berdinean parez-pare, anplifikagailuak gertu.

Horietako gune bat Iruñako Arrotxapea auzoan dagoen Zokoa taberna da, non noizean behin zuzenekoak antolatzen dituzten bertako taldeei txoko bat emanez. Apirilaren 11an The Marteens taldearen emanaldia antolatu dute, Sakana bailaratik indarrez datorren laukotea.

Kontzertua 19.00etan hasiko da eta doakoa izango da. Aukera ederra garagardo goxo bat eskuan lagun artean rock & roll arrats batez gozatzeko.

The Marteens

The Marteens Nafarroako Olazti herrian sortu zen 2023 urtearen inguruan. Musikalki rock and rolla jorratzen dute, eta gainera, garajea, punka edota stonerra entzun daitezke taldearen kantu azkar eta sutsuetan.

Disko bakarra plazaratu dute, taldearen izen bera daramana, eta 2025 urteko apirilean ikusi zuena argia zazpi abestiz osaturik. Euskaraz eta ingelesez idatzitako kantuak batu dituzte bertan, eta bi hizkuntzetan maisuki aritzen dira, energia eta riff zuzenak lagun.

Mikel Lasa ‘Allman’ (gitarra), Kepa Galbete (gitarra eta azpi-ahotsak), Julen Bujanda (baxua eta ahots nagusia) eta Eneko Gartziandia (bateria) dira taldeko kideak eta horrela taularatuko dira Zokoa tabernako emanaldian.

Location

Zokoa taberna

Iruñea. Nafarroa

Links

The Marteens

Zokoa taberna