Tribade taldea Donostiako portuan

Date

07.16.23 - 07.16.23

Place

Gipuzkoa - Donostia

Tribade taldeak kontzertu bakarra eskainiko du Euskal Herrian.
Tribade taldeak kontzertu bakarra eskainiko du Euskal Herrian. (TRIBADE)

Karmengo jaiak Euskal Herriko txoko askotan ospatzen dira eta Donostiako portuan ere jai egitaraua prestatu dute datozen egunetarako. Antolatu diren dozenaka ekimen eta ekitaldien artean zuzeneko musikak garrantzi handia izango du gauero, eta ostegunetik igandera bitartean askotariko doinuez gozatzeko aukera izango da. Ostegunean La Jodedera, Azken Sustraiak eta Dupla taldeek joko dute. Ostiralean Xiberoots eta disko jartzaileen txanda izango da, eta larunbatean Perlata eta Iratzar erromeriak girotuko dute portua. Igandean, azkenik, Tribade taldearen emanaldia antolatu da, eta gaualdia borobiltzeko Laiotz taldearekin dantzaldia goizaldera arte.

Tribade igandean

2017 urtean sortu zen Tribade taldea Bartzelona hirian. Egun, Bittah eta Masiva Lulla abeslariek eta Big Mark disko jartzaileak osatzen dute taldea, eta musikalki rapa, hip-hopa, regetoia eta R’n’B giroak uztartzen dituzte euren doinuetan, beti ere giro aldarritzaile eta jarrera feministarekin. Musika bidean iraupen luzeko bi disko argitaratu dituzte, han hemenka dozenaka emanaldi eskaintzearekin batera. ‘Las desheredadas’ lanarekin egin zuten debuta 2019. urtean, eta hiru urte berandugo iritsi zen ‘Dyke’ diskoa. Taldea sorkuntza etengabean da, eta bide horretan ‘El luto eterno’ kantua zintzilikatu berri dute spotify sarean. Zuzeneko indartsuak ditu taldeak, non modu askean dantza egitea aldarrikatzen duten, bizi dugun bizitza gordinaren aurrean isilik ez geratzea oihukatzen duten bitartean. Donostiako portuan eskainiko duten emanaldia gurean udara osoan joko duten kontzertu bakarra izango da, beraz, galdu ezineko hitzordua.

Location

Portua
Portua
Donostia. Gipuzkoa

Links