Txapel Reggae, sustraien eta kulturaren aldeko apustua

Date

07.19.25

Place

Bizkaia - Armintza

Lova Lois Armintzan izango da.
Lova Lois Armintzan izango da. (TXAPEL REGGAE)

Txapel Reggae musika jaialdia hartuko du larunbat honetan Armintzak. ‘Sustraiak eta kultura’ lelopean prestatu dute egitaraua, «Roots and Culture generoko berritzaile handia den Mikey Dread jamaikarraren gai klasikoaren omenez», kontatu dute Armintzako Jai Batzordetik.

Raymond Wright, Lion D, Awa Fall, Piero Dread, Royal Sounds, Awake eta Trikoma Banda izango dira BioBizz Portua Stage agertoki nagusiko kartelburuak. «Kartela Spannabis Dub Corner eguneko programazioarekin osatuko da, aurten ordutegia luzatuko duena, Suaia, Lova Lois, Mad Muasel edo Eira bezalako Euskal Herriko reggae abeslariekin eta Morgana Souljah, Ital Storm eta Pantx Records selektoreekin, Bomb Bass Hifiren laguntzarekin. Hau guztia doan», diote.

Aurten ere, Biobizz Portua Stage nazioarteko, Estatu espainoleko eta tokiko oihartzuna duten artisten erakusleihoa izango da.«Italiatik dator Lion D, egungo ahotsik indartsuenetakoa. Patua erabiltzen du, Jamaikako hizkuntza kreola, espiritualtasunetik hasi eta gai sozialetara arte hitz egiten duten bere abestiak konposatzeko, sing-jay, roots berriak, dancehall eta hip hop oinarrien gainean. Raymond Wrightek ere kartelera batu da, soul, R & B eta reggae arteko errepertorioarekin eta maitasunaz, egiaz, errespetuaz eta hezkuntzaz hitz egiten duten abestiekin».

Aipatzekoa da Royal Sounds roots reggae taldea ere. Ajani eta Gyasi anaiek osatutako banda instrumentala. «Londrestarrek aurrekaririk gabeko energia hedatzen dute eszenatokiaren gainean eta euren musika batasun mezu bihurtzen dute».

Gainera, Piero Dreadek, reggae proiektu ezberdinetan ibilbide luzea duen artista italiarrak, bere abesti enblematikoenak errepasatuko ditu. Nazioarteko beste ahots interesgarrienetako bat, Awa Fall, hirugarren aldiz bisitatuko du Armintza reggae, soul, R & B, blues eta rap estiloen fusioarekin. «Hamalau urterekin hasi zuen bere ibilbidea eta bere bakarkako lehen albuma, ‘Inna Dis Ya Iwa’, 2016an kaleratu zuen. Orain, ‘Dub & Flames’ diskoarekin, soinu moderno eta boteretsu batekin duen konpromisoa berresten du», esan dute.

BioBizz Portua Stage-ren line up-a 2023an jaiotako Awake taldeak osatzen du, Ras Kuko beteranoak, Cañamanen sortzaileak, eta Carlos Keysie eta Edu Fernández, biak Malagako Malaka Youth taldearen sortzaileak osatua. Eta, azkenik, Trikoma Banda Maeztutik lurreratzen da Armintzan, «rocksteadya, ska tradizionala eta rootak arakatzen dituen soinu batekin. 2025. urtearen hasieratik eta Txapel Reggae honetan gozatu ahal izango ditugun abesti argitaragabe batzuk grabatzen ari da taldea».

Spannabis Dub Corner agertokia topagune bihurtuko da egunez, ordutegia aurreratuko du aurten, eguerdiko 12etatik aurrera. Gainera, Euskal Herriko reggae eszenako abeslarien aukeraketa bikaina izango da, sound system ezberdinekin batera. Armintzako skateparkaren inguruan dago agertokia, eta Mad Muasel, Suaia, Lova Lois, Eira, Morgana Souljah, Ital Storm eta Pantx Records bezalako izenen beroketa izango du, Bomb Bass HIFI taldearen laguntzarekin.

Gainera, Euskal Herriko reggae eszenako abeslarien aukeraketa bikaina izango dugu sound system ezberdinekin bat egingo dutenak. Armintzako skateparkaren inguruan dago agertokia, eta Mad Muasel, Suaia, Lova Lois, Eira, Morgana Souljah, Ital Storm eta Pantx Records bezalako kontzertuak gero datorrenerako beroketa izango dira, Bomb Bass HIFI ekipoaren laguntzarekin.

Batukale Samba perkusio taldeak girotuko ditu kaleak, Armintzako poteoarekin batera. Aldi berean, portutik gertu dagoen txosnan, Afrikako sustraiak dituzten dantza urbanoen klaseen kopurua handitu egin da aurreko urtearekin alderatuta. Edizio honetan African Vibes, Aixiba Koroma eta Amaia Sinobasek parte hartuko dute.

Egitasmoaren anaitasun eta bibrazio oneko giroa nabarmendu dute sustatzaileek. «Arrantza-herri txiki batekiko errespetuaren eta bizikidetzaren adibide bat. Ikusleen eta bertako pertsonen arteko harmonia da Txapel Reggae jaialdia paregabea egiten duen ezaugarrietako bat. Sustraia, kultura, errespetua eta maitasuna».

Xehetasun gehiago webgunean.

Location

Armintza
Armintza
Armintza. Bizkaia