Umbra Light jaialdiak Gasteiz argi museoa bihurtuko du

Date

02.06.26 - 02.08.26

Place

Araba - Gasteiz

Ikusgarria da oso Gasteiz hiru egun hauetan.
Ikusgarria da oso Gasteiz hiru egun hauetan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Umbra Light Festival Vitoria-Gasteiz jaialdiak hasiera emango dio ostiralean, otsailak 6, bosgarren edizioari. Programak Erdi Aroko Almendra eta Zabalgunea lotzen dituen ibilbide ikusgarri eta zirraragarria eskaintzen du, espazio irekietan eta eraikin enblematikoen fatxadetan eta barnealdean kokatutako instalazio artistikoen bidez. 

2019an estreinatu zenetik, Arabako hiriburuko kultura eta turismo hitzordu handietako bat izan da jaialdi hau. Milaka bisitari erakarri ditu, eta hiria argi artearen erreferentzia bihurtu du, bai estatuan, bai nazioartean. 

Hiru gauez luzatuko da, 19.00etatik 23.00etara ostiralean eta larunbatean, eta 22.00ak arte igandean. Edizio honen leloa ‘Batzen gaituen argia’ da. Informazio guztia modu argian eta eguneratuan kontsulta daiteke web orri ofizialean eta ekitaldirako gaitutako gailu mugikorretarako APPan. 

Location

Santa Maria katedrala

Gasteiz. Araba