Virginia Martinezek gidatuko du Bilboko Udal Musika Banda
Date
11.16.25 - 11.17.25
Place
Bizkaia - Bilbo
.jpg)
Bilboko Udal Musika Bandak 2025-2026 denboraldiko kontzertu berri bat eskainiko du igande honetan, azaroak 16, 19.00etan. ‘Argiak eta elezaharrak’ izenburupean, Arriaga Antzoki enblematikoan egingo den emanaldi bakarra izango da, eta Virginia Martínez Fernández maisuak, nazioarteko proiekzioa duen zuzendari ospetsuak, hartuko du batuta.
Programa honek publikoa mitologia, espiritualtasuna eta emozio kolektiboak uztartzen dituen soinu-paisaia batean murgilduko du. Egungo hiru konpositoreen lanek osatzen dute programa: Frank Tichelli estatubatuarra, Satoshi Yagisawa japoniarra eta Franco Cesarini suitzarra dira musikagileak.
Proposamen honen gidaritzan Virginia Martínez Fernández egongo da, estatu mailako zein nazioarteko musika-zuzendaritzaren alorrean izen handiko profesionala da eta musikan emakumeen ikusgarritasunaren alde egindako konpromisoagatik ezaguna.
Sarrerak antzokiko leihatiletan, www.teatroarriaga.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.
Location
Teatro Arriaga
Bilbo. Bizkaia