Naiz+ Naiz+

Boulder Txapelketa Herrikoia izango da igandean Donostian

Asteburuan ospatuko dituzte Intxaurrondo-Zaharreko jaiak eta igandean Boulder Txapelketa Herrikoiaren lehen edizioa ospatuko dute.

9.30tan abiatuko dituzte izen-emateak, eta 10.00tatik 14.00tara izango da Txapelketa Herrikoia. 16.00tan aldiz, parte hartzaile guztien artean material zozketa egingo da. Bertan, parapente irteerak, 4 pertsonentzako bungalow asteburua, eskalada materiala eta kamisetak banatuko dira, besteen artean. Arratsaldean, 17.00tan hasi eta 19.00ra txapelketaren finala jokatuko da eta ondoren, sari banaketa izango da.

Txapelketan parte hartzeko www.ibth.org web gunean izen eman daiteke. Parte hartzaileek 12 euro ordaindu beharko dituzte aldez aurretik, egunean bertan, berriz, 15 euro.