0 comments

Euskarari ezarritako mugak, Lizarraldean

Arandigoien «eremu mistoan» dago, Bilatorta, ez. Lizarra ondoko bi herri dira, bata bestetik metro gutxi batzura daudenak, baina hizkuntz eskubideei dagokionez urrunegi.

Sarean hedatu berri duten bideoa bi herriak bereizten dituen marran grabatu dute, zentzugabekeria honen adierazgarri. Martxoaren 15ean Lizarratik Bilatortara martxa egingo dute zonifikazioaren aurka, apirilaren 19an Faltzesera eramango dute salaketa. (2. minututik aurrera, haurrak lotsaren marra horren gainean dantzan ikusi ahal dituzue)

/