\r\n

Twitter bidez jarraitu ahal duzue @iPatxi, gaztelumendi.eusen eta gainera, goian ikusgai duzuen mapan ari da etenik gabe bere esperientziaren berri ematen. GARA eta NAIZekin ere kolaboratuko du hurrengo asteetan, erreportaje sail baten bidez errefuxiatuek egun bizi duten egoeraren adierazgarri diren istorioak jasoz.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Gernikatik Greziara, «ongi etorri errefuxiatuak»

Bidaia berezia abiatu du Patxi Gaztelumendi kazetari euskaldunak. Abiapuntua Gernikan jarri zuen astelehenean, merkatu eguna, orain 80 urte bonbardatu zutenean bezala, «duela 80 urteko gernikar iheslariak, euskaldunak, ihesean nazioartean egon zirenak gogoratzeko unea» zela azpimarratuz. Elkartasun bidaia abiatu du eta sarean ari da honen berri ematen.

Greziako errefuxiatu eremu eta akanpalekuetan ikusi eta bizitakoaren kronika iragarri du. Lehen geldialdia Atenasen, City Plaza hotel okupatuan egin du bertan sukalde lanetan lagunduz.