Naiz+ Naiz+

Gipuzkoako zaborren kudeaketa elkarrekin adosteko deia

‘Elkarrekin gehiago gara! Sin conflicto. Adostasuna, besterik ez. La solución es el acuerdo’. Hori da heldu den iganderako GuraSOS ekimenak deitu duen manifestazioak hedatu asmo duen mezua Gipuzkoako zaborren kudeaketari dagokionez eta bideo bidez zabaldu dute gaur aldarri hori. Pasa den ostegunean agerraldi jendetsu eta anitza egin zuen plataformak Donostian, bertan zirenetako pertsona ezagun ugarik osatutako deialdi bideoa da.